258. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEUNTZA

Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Beuntzako Kontzejuak, 2020ko irailaren 27ko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen herriko Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza. Era berean, erabaki zuen indargabetzea 2020ko 134. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 18an, argitaratutako ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beuntzan (Atetz), 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Mikel Eugi Ilundain.

Iragarkiaren kodea: L2011936