258. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Aldaketa, Udalak antolatutako euskara alorreko kultura jardueretara eta kirol jardueretara joateko Agoizko bizilagunei dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Agoizko Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa “Agoizko Udalak antolatutako euskara alorreko kultura jardueretara eta kirol jardueretara joateko Agoizko bizilagunei dirulaguntzak ematea arautzen duen ordenantzan”.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza hori behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Agoitzen, 2020ko urriaren 2an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2011924