258. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Ordenantza fiskala, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituena. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2020ko irailaren 25ean egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allon, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2011925