258. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 4a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Jakinarazpena, ondasun higiezinaren bahituraren ohartarazpena luzatzeko
Erreferentzia: PRO-153000-001/2020

Ezin izan da egin Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 99.2 artikuluan agindutako jakinarazpena, kasu bakoitzean espedientean aipatzen diren arrazoiengatik. Horregatik, Foru Lege horren 99.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, ediktu hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta dei egiten zaie ondoko interesdunei, jakinarazpena jasotzeko ager daitezen bulego kudeatzailera (Iruñeko Iñigo Arista kalea, 16 behea, astelehenetik ostiralera, goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun naturaleko epean, berak zuzenean edo behar bezala ordezkatuta. Eta aditzera ematen zaie ezen, epe hori betetzen denean agertu ez badira, egintza horiek jakinarazi zaizkiela ulertuko dela, ondorio guztietarako, epea bete eta biharamunetik.

Zergapekoei ohartarazten zaie premiamenduzko prozeduraren edozein tramite jakinarazitzat jotzen denean, ez interesdunak ez haien ordezkariak agertu ez direlako, jakinarazitzat joko dela premiamenduzko prozedurak egiten diren hurrengo jarduketetan eta jardunbideetan, nahiz eta ez duten galduko eskubidea beste edonoiz agertzeko. Nolanahi ere, bahitutako ondasunak besterentzeari buruzko ebazpena, hala dagokionean, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 99. artikuluan xedatutakoaren arabera jakinaraziko da.

Jakinarazten den egitatea: premiamendurako administrazio-prozedura. Jakinarazpena, ondasun higiezinaren bahituraren ohartarazpena luzatzeko.

Administrazio-egitate horren aurka honako helegite hauetako bat jar daiteke hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoaren beraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Lesakan, 2020ko urriaren 27an.–Zerga-biltzaile Exekutiboa, Mikel Arrechea Lasaga.

AIPATZEN DIREN INTERESDUNAK

Espedientea: B31604234. Izena: -. Luzatzen den bahitura-eginbidearen zenbakia: 173/2016.

Iragarkiaren kodea: L2012910