256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2021erako tasak eta koefizienteak. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2020ko urriaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak eta koefizienteak, 2021erako. (Esp.: 1571/2020.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da isilbidez.

Uharten, 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Alfredo Arruíz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2011978