255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila egiteko

Kontuan harturik alkate udalburu honek 2020ko urriaren 2an emandako 2020-0223 Ebazpena, zeinak helburu baitzuen eginkizunak eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko, Udal honetako zinegotzi den Ana Isabel Chivite Gilengan.

Eta Cintruenigoko Erregisrto Zibileko idazakariak komunikazioa igorri duenez, azaleratuz badela akats bat eskuordetzean, adieraziz, orobat, ezkontza hori egiteko eginkizunak Udaleko beste zinegotzi baten esku utzi behar direla.

Bat etorriz abenduaren 23ko 35/1994 Legearekin eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibidearekin (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa, Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluarekin eta ondokoekin loturik). Eta erabiliz ditudan ahalmenak, zeinak jaso baitira Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan, nik, alkateak, esleiturik ditudan eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Errebokatzea ezkontza zibila egiteko egindako eginkizunen eskuordetzea, hain zuzen ere Alkatetza honek 2020ko urriaren 2ko 2020-0223 Ebazpenaren bidez egindakoa.

Bigarrena.–Ana Isabel Lacarra Ridruejo zinegotziaren esku uztea ezkontza zibilak egiteko Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, ezkontza zibila egiteko udaletxean, urriaren 10ean, 12:30etan.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hori guztia aditzera ematen da bete dadin ezarrita dagoena azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan, eta ohartarazten da ezen, egintza hau irmoa izanik bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat para daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen denetik hasita.

Cintruenigon, 2020ko urriaren 6an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2011917