255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2020ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Artazun, 2020ko urriaren 26an.–Alkate udalburua, Iñaki Arguiñano Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2012495