255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2021eko tasen aldaketa. Hasierako onespena

Mankomunitate honen Juntak, 2020ko urriaren 13an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

2021. urterako, zabor bilketa eta tratamendu zerbitzuagatik Ordenantza fiskalaren eranskinean ezarritako tasen aldaketa hasiera batez onestea.

Tasa hauek zabor bilketari dagozkio. Beraz, tratamenduari dagokion tasa hemendik kanpo geratzen da.

Aditzera ematen da espedientea, eta orobat aipatutako erabakia, Mankomunitatearen Idazkaritzan, Etxalarko Herriko Etxean, jendaurrean egonen direla, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialeanean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar laneguneko epean, herritarrek edo interesdun legitimoek egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, eragozpen eta ohartarazpenak egin ahal ditzaten Mankomunitatearen Idazkaritzan.

Udal mankomunatuetako idazkaritza bakoitzean, tasen zerrendaren kopia bat ere interesdunen eskura izanen da.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespen hau behin betikoa bihurtuko da.

Etxalarren, 2020ko urriaren 14an.–Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2012345