255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAXES GARAIKO MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Araxes Garaiko Mankomunitateak, 2020ko urriaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea 2020. ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Aurrekontua jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokor hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 18. artikuluan ezartzen dena betez.

Arribe-Atallun, 2020ko urriaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Jose María Amundarain Aranalde.

Iragarkiaren kodea: L2012382