255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Aldaketa, 2020rako plantilla organikoan. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2020ko urriaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoaren aldaketa, Virgen del Portal Zahar Etxeari dagokionez (Udalaren erakunde autonomoa).

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Alesbesen, 2020ko urriaren 19an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2012320