255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2021erako zergak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2020ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2021ean indarra izanen duten zergak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta, nahi izanez gero, bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Epe hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira 2021. urterako zergak, tasak eta prezio publikoak.

Alesbesen, 2020ko urriaren 19an.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2012318