255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa, Udalaren Hirigintza Planean, apustu-establezimenduen, joko-aretoen eta bingoen ezarpena arautzeko.
Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko irailaren 30ean, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa Udalaren Hirigintza Planean, apustu-establezimenduen, joko-aretoen eta bingoen ezarpena arautzeko.

Argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77. artikuluetan xedatuarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Altsasun, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

ERANSKINA

“18.bis artikulua.

1. Apustu-establezimenduak, joko-aretoak eta bingoak ezin izanen dira ezarri kirol, kultura, hezkuntza eta jostetako instalazioen sarrerako fatxadatik 400 metroko erradioan. Halakoak hartzen dira, makinetan dirua jokatuz, trukean zuzenean nahiz zeharka sari bat lortzea ahalbidetzen duten lokalak.

Mota horretako establezimenduen arteko gutxieneko distantzia 400 metrokoa izanen da.

2. Lehen ezarritako banantze-distantziak neurtzeko, planimetria egokiaren gainean, 1/1000 eskalan, erradio bat edo gehiago trazatuko dira, lehen ezarritako gutxieneko azalerarekin, erreferentzia-puntutzat hartuz badauden eta/edo ezartzekoak diren establezimendu publikoen arteko muga hurbilenak.

Artikulu honen eraginpeko jarduera-lizentziak eskatzeko nahiz horrelako jardueraren bat jartzeko kontsultetarako, 1/1000 eskalako plano bat erantsiko da; bertan adieraziko dira, zehatz-mehatz, lizentziaren xede den lokalaren kokapena eta zabalik dauden beste lokaletara dagoen distantzia, ordenantza honetan ezarritako gutxieneko distantziak betetzen direla ere azalduta.

3. Parametro horiek aplikatuko zaizkie jarduera-lizentzien eskabideei, baldin eta joko-areto, kasino, bingo eta apustuetarako aretoak ezartzeko badira, eta, oro har, Nafarroako Gobernuko organo eskudunaren baimena behar duten establezimenduak ezartzeko, gaiari buruz indarrean den legediaren arabera.”

Iragarkiaren kodea: L2011446