255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Egoitza elektronikoa sortzea

Orisoaingo Udalak, 2020ko abuztuaren 28an egindako osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

2011ko martxoaren 11n, Orisoaingo Udalaren Osoko Bilkurak erabaki zuen Udalaren egoitza elektronikoa sortzea, www.agrupacionvaldorba.es Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren egoitza elektronikoan sartuta; erabaki hura 2011ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 17an.

Aipatu egoitza elektronikoa berriki aldatu da eta, bete dadin Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoa, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, Orisoaingo Udalaren Osoko Bilkurak honako erabaki hau hartu zuen,

ERABAKIA:

Lehena.–Orisoaingo Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://orisoain.sedelectronica.es. Orisoaingo Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Orisoaingo Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Laugarrena.–Alkateari ahalmena ematea akordio hau gauzatzeko behar den edozein dokumentu sinatzeko.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta errekurtso hauek aurkez daitezke:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2.–Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Orisoainen, 2020ko irailaren 30ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2011441