255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBARA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Orbarako Udalak, 2020ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Onespen horren iragarkia 2020ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, uztailaren 27an.

Jendaurrean egoteko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da Orbarako Udalaren 2020ko aurrekontu orokorra. Hona hemen laburpena:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 12.850 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 1.360,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 30.195,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 6.472,08 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 77.630,89 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 132.507,97 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 23.608,20 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 22.596,28 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 250 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.190,41 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 69.167,24 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 695,84 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 15.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 132.507,97 euro.

Orbaran, 2020ko urriaren 23an.–Alkatea, Ángel María Beunza Erro.

Iragarkiaren kodea: L2012520