255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Egoitza elektronikoa sortzea

Olorizko Udalak, 2020ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

“2011ko ekainaren 30ean, Olorizko Udalak erabaki zuen egoitza elektronikoa sortzea, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunaren egoitza elektronikoan sartuta, www.agrupacionvaldorba.es helbidean, Batasuna zela haren titularra. Erabaki hori 2011ko 165. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 22an.

Aipatu egoitza elektronikoa berriki aldatu da, eta bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten, Olorizko Udalak, osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA

Lehena.–Olorizko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://oloriz.sedelectronica.es. Udala da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, iragarki-taulan eta Udalaren webgunean.

Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Udaleko Idazkaritzari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Laugarrena.–Udalburuari ahalmena ematea erabaki hau gauzatzeko behar den agiri oro sinatzeko.”

Oloritzen, 2020ko urriaren 5ean.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L2011959