255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ADIOS

2021eko zerga-tasak

Adiosko Udalak, 2020ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, onetsi zuen bere horretan uztea egun indarrean dauden zerga-tasak. Ondotik zehazten dira, informazio gisa:

1.–Lurraren kontribuzioa.

Hiri-lurreko ondasunen gaineko zerga. Tasa: %0,308.

Landa-lurreko ondasunen gaineko zerga. Tasa: %0,80.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. 1 koefizientea.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. %4,60ko tasa.

4.–Herri-lurretako aprobetxamenduak: igoerarik gabe.

5.–Trakzio mekanikoko ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga. Tarifa ofiziala.

6.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

a) Zerga-oinarria zehazteko koefizienteak:

–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak.

b) Kuota likidatzeko zerga-tasa.

–Balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %17,96.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Adiosen, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, Miguel Ansa Reta.

Iragarkiaren kodea: L2012301