255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MUES

Egoitza elektronikoa sortzea

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (hizpide du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure erakundearekin komunikatzeko,

EBAZTEN DUT:

1. Muesko Udalaren egoitza elektronikoa sortzea: https://mues.clmtec.es. Muesko Udala da Interneteko domeinuaren jabea, baita egoitzaren titularra ere.

2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Muesko Udalaren web-atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Muesko Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki honen kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Muesen, 2020ko irailaren 18an.–Alkatea, Juan José Álvarez Maeztu.

Iragarkiaren kodea: L2011907