255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2020ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten dena; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 27an.

Mañerun, 2020ko urriaren 23an.–Alkatea, Nuria García Aróstegui.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Mañeru Ibarreko Administrazio Zerbitzuen Batasuneko langile partekatuak

Lanpostuak.

–Funtzionarioak:

  • Idazkaria (hutsik).
  • Administrari-ofiziala (hutsik).
  • Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Lan-kontratudunak:

  • 2 administrari (1 lanaldi partzialekoa) (hutsik).
  • Zerbitzu orokorrak (lanaldi partzialekoa) (hutsik).

Mañeruko Udaleko langileak

Lanpostuak.

–Lan-kontratudunak:

  • Liburuzaina (lanaldi partzialekoa) (hutsik). Maila: D.

–Langileen zerrenda:

  • Izena: María Ángeles Zamora García. D maila. Lanpostua: liburuzaina. Bitartekoa, lanaldi partzialekoa, lanpostu hutsa betetzen.

Iragarkiaren kodea: L2012446