255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Ezkurrako Udalak, 2020ko irailaren 11n egindako bilkuran, erabaki zuen behin-behinekoz onestea “Ezkurrako hilerria arautzen duen ordenantza”.

Bete dadin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsita geldituko da.

Ezkurran, 2020ko urriaren 6an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2011919