255. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, honako errekurtso honetan interesdun direnei: Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 16ko 163/2020 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Iragarki honen bidez jakitera ematen da ezen Elisabeth Rodríguez Díaz andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 16ko 163/2020 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez behin betiko zerrenda batzuk onetsi ziren; hain zuzen ere, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 27ko 107/2020 Ebazpenaren bidez ireki ziren zerrenda espezifikoen ondoriozkoak. Zehazki, bigarren hezkuntzako ingeles espezialitateko irakasleen (gaztelania) zerrendaren aurkakoa da errekurtsoa.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, zerrenda horretan interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean. Horiek Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.).

Iruñean, 2020ko urriaren 6an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2011920