254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2020ko irailaren 22an egin bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Bete dadin ezarrita dagoena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean, eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko,

Aho batez erabakitzen da:

1.–Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen egoitza elektronikoa sortzea honako helbide elektroniko honetan: https://www.valledesalazar.com. Zaraitzuko Ibaxaren Batzordea da Interneteko domeinu horren jabea eta egoitzaren titularra.

2.–Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4.–Ebazpen hau toki entitateko alor guztiei jakinaraztea, eta Zaraitzuko Ibaxaren Batzordearen web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5.–Batzordeko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2.–Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

3.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Ezkarozen, 2020ko irailaren 17an.–Batzordeko burua, Gonzalo Celay Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2011431