254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Tokiko Gobernu Batzarreko kide baten izendapena

Alkatetzak 2020ko irailaren 29an eman 783/2020 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:

Ikusirik Alkatetzaren 2019ko ekainaren 18an eman 443/2019 Dekretuaren bidez, Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarreko kideak izendatu zirela, entitate honen kide anitzeko organo beharrezkoa baita.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23. artikuluak xedatzen duela alkateak eta zinegotzien legezko kopuruaren herenak, gehienez ere, osatuko dutela Tokiko Gobernu Batzarra eta alkateak askatasun osoz izendatu eta kenduko dituela zinegotzi horiek eta horren berri emanen diola Osoko Bilkurari.

Hortaz, kontuan hartuta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 52.3 eta 46. artikuluetan eta Zizur Nagusiko Udalaren Erregelamendu Organikoaren 61. eta 95. artikuluetan xedatutakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea Ricardo Ocaña Ruiz Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarreko kide.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege testu beraren 52.4. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan, lege beraren 52.4 artikuluari dagokionez, ezarritakoarekin bat. Erabakiak izenpetu eta biharamunean izanen du indarra.

4. Erabaki honen berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa bete beharrez deituko den bilkura berezian, jakinaren gainean egon dadin.

Zizur Nagusian, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2011409