254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak, Laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa aipatu ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Indarrean dauden xedapenak bete beharrez, espedientea ikusgai egonen da Ekonomia Sustapenerako Alorreko Ogasun, Katastro, Ondare eta Erosketen Administrazio Unitatean. Delako epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat emanen dira aldaketa horiek.

Tuteran, 2020ko urriaren 2an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L2011980