254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorrean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2020ko irailaren 28an egindako ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldatzea “Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorra”. Zehazki, 10-2.1.5 eta 11 e artikuluak aldatu dira, eta 12. artikulu berria sartu da.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tuterako Udalaren iragarki-taulan argitaratzen da Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko erabileren ordenantza orokorrean egindako aldaketen behin betiko testua; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan toki-ordenantzak onesteko tramitazioan jarraitu beharreko prozedurari buruz ezarritakoari jarraikiz. Zehazki, 10-2.1.5 eta 11. artikuluak aldatu dira, eta 12. artikulu berria sartu da.

Ordenantzaren aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baitira– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideetakoren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2019ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero.

ERANSKINA

Aldatutako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2011946