254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aldaketa egitea udal ordenantza batean, zeinak tasak arautzen baititu erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko herriko jabari publikoko lurzoruarena, lurgainarena eta lurpearena. Behin betiko onespena

Orkoiengo Udalak, 2020ko uztailaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza honetan: udal ordenantza, zeinak tasak arautzen baititu erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko herriko jabari publikoko lurzoruarena, lurgainarena eta lurpearena (2020ko 180. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abuztuaren 14an).

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide), eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aipatutako ordenantza behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

ONETSITAKO ARAUDIA

I. epigrafea.–Lurzoruaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak.

–Ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak eta epigrafe honetan jasota ez dauden bestelako erabilera eta aprobetxamenduak. Tasa kalkulatuko da honako kontzeptu hauek batuz:

  • Baimen bakoitzeko edo aprobetxamendu baimengarri bakoitzeko: 20,87 euro.
  • Herriko jabari publikoaren benetako erabileragatik: 0,07 euro metro koadroko eta eguneko.

Iragarkiaren kodea: L2011442