254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Mugikortasunari eta trafikoari buruzko udal ordenantza. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko irailaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Mugikortasunari eta trafikoari buruzko udal ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.

Altsasun, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2011447