254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

55E/2020 FORU AGINDUA, urriaren 15ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana. Honen bidez, Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko deialdia onesten da hirugarren adinekoentzako eta gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak eta jarduera fisikoaren arloko tokiko proiektuak susta ditzaten 2020-2021 aldian. DDBN identifikazioa: 528411.

Nafarroako Kirolaren Institutuak, Kirolaren Zuzendariordetzaren bitartez, esleiturik dituen eginkizunen artean dago mota guztietako kirol-jarduera fisikoak sustatzea Nafarroako gizarte osoan, horretarako laguntzak eta dirulaguntzak emanez. Kirola Sustatzeko Atalari dagokio kirola sustatzeko programak bultzatu eta sustatzea arreta berezia behar duten eta gizarte interesekoak diren giza taldeentzat, eta kirolaren eta jarduera fisikoaren programen antolaketa sustatzea, toki-erakundeen bidez eta helburu nagusi kirola sustatzea eta bizi kalitatea hobetzea dituzten beste entitate batzuen bidez.

Bestalde, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, 3.a, 3.f eta 3.t artikuluetan, helburu batzuk finkatzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen kirol arloko politikak bideratzeari begira, eta, hala, Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak lortu beharreko helburu bihurtu dira. Honako hauek dira:

a) Erraztasunak ematea denek kirol-jarduerak egiteko aukera izan dezaten. Lehentasuna emanen zaio guztientzako kirola sustatzeari, arreta berezia jarriz aisia betetzeko jarduera fisikoetan eta kirol jardueretan, kirolean modu jarraituan aritzeko, josteta eta jolaserako eta osasuna hobetzeko.

f) Ahaleginak egitea kirol-jardueren praktika heda dadin Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde osora.

t) Kirola sustatzea, osasun ohituratako, eta hura bultzatzen duten kirol modu guztiei bulkada ematea.

Halaber, Kirolari buruzko Foru Legearen 33 a) artikuluak ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioak kirol-jarduera sustatuko duela, laguntzen eta dirulaguntzen araubide baten bidez besteak beste. Ondoren, berariaz esaten da kirol arloko dirulaguntzen oinarri arautzaileek tratamendu berezia ematen ahal dietela toki-erakundeei, honako hauek kontuan izanik: baliabideen aprobetxamendu orekatua, kokapen geografikoa, populazioa eta toki-erakundeen antzeko ezaugarri bereziak.

Horrenbestez, foru agindu honen bidez, Nafarroako Kirolaren Institutuak toki-erakundeen eskura jartzen dituen baliabideak formula desberdinetan gauzatzen dira, zuzenean nafarren osasun fisiko eta psikikoa hobetzen laguntzeko asmoz, bai eta haien bizi kalitatea ere, Akordio Programatikoa eta Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategia betetzeko.

Adierazi behar da programa hau urte anitzekoa dela, eta horren gastua aukerakoa dela, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren martxoaren 13ko 29/2019 Foru Aginduaren arabera. Foru agindu horren bidez onetsi zen epe ertaineko programazio ekonomikoa (Urte Anitzeko Esparru Ekonomikoa) eta irizpideak ezarri ziren Nafarroako Gobernuaren urte anitzeko espedienteak tramitatzeko, 2019-2022 eperako.

Horrenbestez, erabiliz Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdi bat onestea, hirugarren adinekoentzako eta gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak eta jarduera fisikoaren arloko tokiko proiektuak sustatzeko 2020-2021 aldian.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, jaso baitira foru agindu honen eranskinean.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A50002-A5110-4609-336100: Toki-erakundeen kirol-jardueretarako laguntzak

2020

90.000,00

A50002-A5110-4609-336100: Toki-erakundeen kirol-jardueretarako laguntzak

2021

60.000,00

520001-51200-4609-313904: Udalek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak

2020

50.000,00

4. Foru agindu hau eta I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Aipatu agiriak eta gainerako eranskinak interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren webgunean eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren bulegoetan.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko urriaren 15ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

I. ERANSKINA

Oinarriak

1.–Xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da araubide bat ezartzea Nafarroako toki-erakundeei dirulaguntzak emateko, hirugarren adinekoentzako eta gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak eta jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko toki proiektuak sustatzeko 2020-2021 aldian.

Ikastaro-programa eta proiektu horien bitartez erantzuna eman nahi zaie Gobernuko zenbait departamentuk batera gauzatzen duten Navarra Activa/Nafar Aktiboa ekintzaren helburuei, horien bitartez Nafarroan jarduera eta ariketa fisikoa sustatzeko, bai eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko ere, Akordio Programatikoa eta Zahartzaro Aktibo eta Osasungarrirako Nafarroako Estrategia betetzeko.

1.2. Honako hauek izanen dira dirulaguntzaren xede:

1.2.1. Ikastaro-programak, hirugarren adinekoentzako jarduera fisikorako, Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren laguntza teknikoarekin nahiz gabe, toki-erakundeak hala aukeratuta.

1.2.2. Gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren laguntza teknikoarekin. Hauskortasun edo mendekotasun egoeran dauden taldeetako hirugarren adineko pertsonak ere egonen dira atal honen barnean.

1.2.3. Tokiko proiektuak, jarduera fisikoaren eta osasunaren arlokoak, jarduera fisikoa eta sedentarismoaren prebentzioa sustatzeko helburua dutenak. Proiektu horiek toki-erakunde eskatzaileak zuzendu beharko ditu, baina eskualdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zentroarekin garatu beharko dira; horretarako, bi aldeek hitzarmen edo akordio bat izenpetu beharko dute. Tokiko sareko beste eragile batzuek ere esku hartzen ahalko dute, oinarrizko gizarte zerbitzuek, elkarteek eta abarrek, kasu.

1.3. Honako hauek ez dute dirulaguntzarik jasoko:

–Kirol teknikarientzako prestakuntza jarduerak, hezkuntzaren esparruan edo beste esparru batzuetan garatzen direnak. Honako hauek, esate baterako: kirol teknikarientzako ikastaroak, lehen sorospenetako ikastaroak, etab.

–Nafarroako Kirolaren Institutuaren (NKI) beste deialdi berariazkoago batzuen helburu diren edo horietan jasotzen diren kirol-jarduera fisikoak.

–1.2 oinarrian aipatzen ez diren jarduerak.

2.–Helburua.

1.2 oinarrian jasotzen diren jarduerak egitean sortutako defizita hein batean berdintzeko erabiliko da dirulaguntza, betiere titulartasuna toki-erakundeari badagokio eta jarduera horiek 2020ko uztailaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarte egiten badira.

3.–Aurrekontuko kreditua.

3.1. Deialdi honi aurre egiteko, 200.000 euro bideratuko dira helburu horietarako. Dirua partida hauei egotziko zaie:

–140.000 euro, 2020ko uztailaren 1etik azaroaren 30era arte egiten diren ikastaro-programetarako eta tokiko proiektuetarako, eta horietatik:

–70.000 euro, Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorretako “Toki-erakundeen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partidaren kargura, hirugarren adinekoentzako eta gaixo kronikoentzako ikastaro-programetarako.

–70.000 euro, ariketa fisikoa sustatzeko tokiko proiektuetarako, honako partida hauen kargura:

–20.000 euro, Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorretako “Toki-erakundeen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko A50002-A5110-4609-336100 partidaren kargura.

–50.000 euro, Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorretako “Udal entitateek ariketa fisikoa sustatzeko dirulaguntzak” izeneko 520001-51200-4609-313904 partidaren kargura.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak abuztuaren 5ean emandako 34/2020 Foru Aginduari jarraitzen zaio, haren bidez xedatzen baita argitaratzea Osasuneko kontseilariak eta Kultura eta Kiroleko kontseilariak 2020ko ekainaren 24an hartutako Erabakia. Erabaki horren bidez, batera baimentzen da Nafarroako Kirolaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza bat eman diezaien toki-erakundeei, 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako ariketa fisikoa susta dezaten 2020ko ekitaldian.

–60.000 euro, Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partida ekonomikoaren kargura, 2020ko abenduaren 1etik 2021eko ekainaren 30era arte egiten diren ikastaro-programetarako eta proiektuetarako.

3.2. Dirulaguntzen deialdi honetarako esleitutako guztirako kreditua honako atal hauetan banatuko da:

3.2.1. Hirugarren adinekoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak eta gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programak.

90.000 euro. Horietatik, 70.000 euro 1. aldian (hots, hasten direnetik 2020ko azaroaren 30era arte bitarte egiten diren ikastaro-programetarako) eta 20.000 euro 2. aldian (hots, 2020ko abenduaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarte egiten diren ikastaro-programetarako).

3.2.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak:

110.000 euro. Horietatik, 70.000 euro 1. aldian (hots, 2020ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egiten diren proiektuetarako) eta 40.000 euro 2. aldian (hots, 2020ko abenduaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarte egiten diren proiektuetarako).

3.3. Aurreko edozein ataletan, ezarritako irizpideen arabera esleitu beharreko kopuruak ez badu erabilgarri dagoen diru partida agortzen, soberako kopurua gainerako atalean banatuko da.

3.4. Edonola ere, dirulaguntza emateko baldintza izanen da dagokion ekitaldi ekonomikoan xede honetarako kreditu egoki eta aski egotea.

4.–Entitate onuradunek bete beharrekoak.

4.1. Nafarroako toki-erakundeek eskuratzen ahal dituzte ebazpen honetan ezarritako dirulaguntzak.

4.2. Deialdi honen barnean sartzen dira kapital osoa udalarena duen merkataritzako sozietate baten bidez kirol-jarduerak antolatzen dituzten toki-erakundeak. Kasu horretan udalak ziurtagiri bat aurkeztuko du, non azalduko baita merkataritzako sozietate horren kapital osoa udalarena dela.

4.3. Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

–Diruz lagundutako programak garatu bitartean zenbait lanetan aritzen diren langile horiek ez dute inolako lan-kontratu harremanik izanen Nafarroako Gobernuarekin.

–Eskatzailea ez egotea zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen, edo, hala bada, ez egotea zehapen eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik. (II. eranskina).

–Apustu enpresek (barne direla apustu makinen operadore diren enpresak) guztiz edo zati batean finantzatzen eta/edo babesten dituzten jarduerek ere ezin izanen dute dirulaguntzarik jaso. Halaber, bazter uzten dira halako enpresen edozein publizitate mota duten jarduerak, dela instalazioetan, dela jardueren garapenean erabiltzen diren jantzietan eta materialean. (II. eranskina).

–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen babesean eratuak izatea.

–Dirulaguntzen onuradun izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik kanpo egotea. (II. eranskina).

–Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. apartatuan –uztailaren 28ko 26/2015 Legeak aldatua– ezartzen denez, adingabeekin ohiko harremana duten lanbide, ogibide eta jardueretan lanean hasi eta aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, eta horren barnean sartzen dira sexu eraso eta abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea, eta gizakien salerosketa. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.

5.–Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarriak dira, bakar-bakarrik, gastu arrunt hauek, diruz laguntzen diren ikastaro-programen eta proiektuen izaerari zuzenean eta zalantzarik gabe lotuak badaude eta diruz lagundutako jarduerak egiteko ezarri den aldiari baldin badagozkio:

–Kirol teknikariaren edo monitoreen soldatak eta gizarte segurantzako gastuak. Beren lanaldiaren barrenean ikastaro-programan eta/edo proiektuan ematen duten denborari dagokion gastua egotziko da.

–Ikastaro-programa eta/edo proiektu diruz lagungarria egiteko, kirol kudeaketarako enpresekin sinatzen diren aholkularitza teknikorako kontratuen gastuak, edo langile autonomoekin sinatzen diren kontratuenak.

–Aseguru polizak.

–Garraio antolatua parte hartzen dutenentzat.

–Ikastaro-programa eta/edo proiektu diruz lagungarria egiteko kirol material suntsigarria.

–Ikastaro-programa eta/edo proiektua sare sozialetan, mugikorretako aplikazioetan, webean eta abarretan zabaldu eta haren berri ematea.

–Nafarroako Kirolaren Institutuak baloratuko dituen beste gastu berariazko batzuk (jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuetarako soilik). Gastu horiek proportzionalak izanen dira proiektuaren garapen epearekin.

6.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

6.1. Dirulaguntzetarako eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2020ko azaroaren 5ean.

6.2. Dirulaguntzetarako eskaerak eta justifikaziorako agiriak telematika bidez aurkeztu beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da.

6.3. Eskaerak Nafarroako Kirolaren Institutuari zuzenduko zaizkio, horretarako ezarritako eredu ofizialari jarraikiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskaerak, ezta aipatutako fitxa erabiliz telematika bidez aurkezten ez direnak ere. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskaera horiek ezin izanen dira zuzendu.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

7.–Toki-erakundeek aurkeztu beharreko eskaera eta hasierako dokumentazioa.

Laguntzak eskatzeko dokumentazioa honako hau da, eta dokumentuak bereizita eta behar bezala identifikatuta aurkeztuko dira, zein bere izenarekin, Nafarroako Kirolaren Institutuak prestatutako ereduekin (eranskinak) bat:

7.1. Jarduera fisikoko ikastaro-programak hirugarren adinekoentzat eta ikastaro-programak gaixo kronikoentzat:

7.1.1. Eskabidea (II. eranskina).

7.1.2. Jardueraren azalpena. (III. eranskina-1. fitxa, bat talde bakoitzeko), hau adierazita:

–Adierazi Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren laguntza teknikoarekin nahiz gabe egin den.

–Ikastaro-Programaren izena.

–Zein instalaziotan eginen den.

–Hasiera eta amaiera datak.

–Saioak (egunak, ordutegiak,...).

–Parte-hartzaileen/taldeen kopurua. Sexuaren arabera bereizita.

–Monitorearen datuak (izena, tituluak...).

–Toki-erakundeak antolatutako jarduera eta modalitatea.

–Taldearen ibilbidea (zein urtetan hasi ziren).

Fitxari erantsi behar zaizkio irakatsitako jarduerarekin lotura duten monitoreen titulazioa eta esperientziaren eta prestakuntzaren ziurtagiriak.

7.1.3. Diru-sarreren eta gastuen aurrekontu osoa (hirugarren adinekoen eta/edo gaixo kronikoen talde guztiena) aldi bakoitzerako. (III. eranskina. 2. fitxa. Fitxa bat aldi bakoitzeko).

Diru-sarreren artean sartuko dira ikastaro-programari dagokionez espero diren dirulaguntzak, aldien arabera xehakatuta.

Lehenbiziko aldian ikastaro-programa irailean, urrian edo azaroan hasi eta 2020ko azaroaren 30era bitarte egotzitako gastuak sartuko dira, eta bigarren aldian 2020ko abenduaren 1etik 2021eko ekainaren 30era egotzitakoak.

7.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak:

7.2.1. Eskabidea (II. eranskina).

7.2.2. Proiektua deskribatzen duten ezaugarriak, honakoak zehaztuta (gehienez ere 10 folio bi aldeetatik):

a.1) Justifikazioa.

a.2) Helburu orokor eta berariazkoak.

a.3) Garapen faseak eta ebaluazioa.

a.4) Tokiko sareko eragileak, esku hartzen dutenak, eta haien koordinazioa.

a.5) Proiektuan esku hartzen duten teknikariak: izen-abizenak, adina eta bakoitzak ematen duen jarduerarekin lotutako titulazio berariazkoa.

a.6) Proiektua garatzeko kirol instalazioak.

a.7) Zabalkunde plana: proiektuaren publizitaterako aukeratutako guneak eta moduak ezartzea.

Zabalkunderako plan horrek bermatuko du euskara komunikazio guztietan agertzen dela (paperak, inskripzio-orriak, kartelak, hedatzeko baliabideak, megafonia eta publizitate leloak), bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan Nafarroako bertako hizkuntzen erabilera arautzen duen indarreko araudiarekin eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutuak onetsi zituen azaroaren 15eko 326/2019 Foru Dekretuarekin, pertsona guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko; halaber, hizkuntza inklusiboaren erabilera bermatuko du, Nafarroako emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna sustatzeko 33/2002 Foru Legearen 1.1 c) artikulua oinarri hartuta: “Generoaren ikuspegia txertatzea administrazioaren jarduketa guztietan”.

7.2.3. Proiektuaren alderdi ekonomikoak: diru-sarreren eta gastuen guztirako aurrekontua, aldi bakoitzaren arabera xehakatuta. (III. eranskina. 2. fitxa).

Lehenbiziko aldian 2020ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egotzitako gastuak sartuko dira, eta bigarren aldian, berriz, 2020ko abenduaren 1etik 2021eko ekainaren 30era egotzitakoak.

Diru-sarreren artean sartuko dira proiektuari dagokionez espero diren dirulaguntzak, aldien arabera xehakatuta.

Honakoak erantsi beharko dira bai ikastaro-programetarako bai proiektuetarako:

7.2.4. Toki-erakundeak ez duela dirulaguntzen onuradun izateko debekurik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan jasota daude. (II. eranskina).

7.2.5. Gardentasun betebeharraren inprimakia (VI. eranskina), 16. oinarriaren arabera.

7.2.6. Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzarekiko ordainketak eguneratuak dituela dioena, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren ziurtagiria, bere zerga betebeharrak eguneratuak dituela dioena.

Ez da Gizarte Segurantzaren eta Ogasunaren ziurtagiririk aurkeztu beharko baldin eta baimena ematen bada Nafarroako Kirolaren Institutuak egiaztapen hori zuzenean egiteko. Uste izanez gero datu horiek ez direla kontsultatu behar, datu horiek aurkezteaz gain, aurkakotasuna justifikatu beharko du, eta eskabide orokor bat bidali beharko dio prozedura edo tramitearen ardura duen unitateari.

8.–Diruz lagundutako ikastaro-programen eta proiektuen oinarrizko alderdiak.

Diruz lagundutako ikastaro-programetan eta proiektuetan dauden jarduera guztietan errespetatu beharko dira osasun- eta kirol-agintaritza eskudunek ezarritako neurriak eta baldintzak, bai eta dirulaguntzen xedeko ikastaro-programak eta proiektuak garatu bitartean indarrean daudenak ere.

Dirulaguntza emateko, ezinbestekoa izanen da baldintza hauek betetzea:

8.1. Jarduera fisikoaren ikastaro-programak hirugarren adinekoentzat.

A) Parte-hartzaile guztiak 60 urtetik gorakoak izanen dira.

Baldin eta toki-erakunde batek aurkezten badu aipatutako betekizuna betetzen ez duen talderen bat, Nafarroako Kirolaren Institutuari txostena bidali beharko dio arrazoiak azalduz; balorazio batzordeak horiek aztertu, eta onartzen al dituen adieraziko du.

B) Gutxieneko iraupena 8 hilabetekoa izanen da, eta irailean, urrian edo azaroan hasi beharko da. Gutxieneko maiztasuna astean 2 saiokoa izanen da, salbu eta Eguberrietako eta Aste Santuko oporretako asteetan (gehienez ere 3 aste guztira) edo aste barruan jaiegunak direnean.

C) Monitore guztiek berariazko prestakuntza eta esperientzia izan behar dute helduaroan egiteko jarduera fisikoari dagokionez. (Hasierako dokumentazioan frogatuko da).

D) Deialdi honetako jarduera fisikoaren arloko tokiko proiektuetan dauden hirugarren adineko taldeek ezin izanen dute jaso hirugarren adinekoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programei dagokien dirulaguntza.

E) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren laguntza teknikoa duten ikastaro-programetan honakoa hartu beharko da kontuan:

1.–Monitoreek egina izan beharko dute Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatutako “Hirugarren Adinekoentzako Jarduera Fisikoa” izeneko ikastaroa, 35 ordukoa, edo dirulaguntza eskaera egin eta 9 hilabeteko epean egiteko konpromisoa hartu; edo, bestela, prestakuntza teoriko eta praktiko baliokidea, behar bezala frogatua.

2.–Monitore guztiek parte hartu behar dute, 2020ko urritik 2021eko maiatzera bitarte, Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak helduaroan egiteko jarduera fisikora begira antolatutako berariazko prestakuntza edo eguneratze ikastaro edo jardunaldi batean. Ikastaro edo jardunaldi horren iraupena 2 ordutik 6 ordura bitartekoa izanen da. Ikastaroa edo jardunaldia doakoa izanen da.

3.–Ikastaroa edo programa hasi aitzin, parte-hartzaile guztien osasun egoeraren gaineko balorazioa egin beharko da (I. eta II. galdetegi ereduak). Kasuan kasuko monitorea arduratuko da horretaz.

4.–Ikastaro-programa hasi aurretik eta amaitu aurretik monitore arduradunak egin beharko ditu parte-hartzaile guztien egoera fisikoaren balorazio testak (Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak gomendatutakoak), bilduko ditu horien datu antropometrikoak (luzera, pisua eta Gorputz Masaren Indizearen kalkulua), eta saio guztietako asistentzia ere jasoko du.

5.–Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak, alde batetik, eredu hauek emanen ditu: I. eta II. galdetegiak, egoera fisikoaren balorazio testak eta jarduera amaitu ondoren monitoreak entregatu behar duen memoria laburra. Bestetik, eredu horiek (behin bete ondoren) entregatzeko epeak ezarriko ditu. Epe horiek nahitaez bete beharko dira dirulaguntza jasotzeko.

6.–Nafarroako Kirolaren Institutuak amaierako txosten bat emanen die toki-erakundeei, eta bertan jasoko dira egindako jarduketak eta laguntza teknikoak lortutako balorazioak.

7.–Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak aholkularitza teknikoa emanen du eskatzen diren gai guztietan, online edo bertatik bertara.

8.2. Jarduera fisikoaren ikastaro-programak gaixo kronikoentzat.

A) Ez dago adin-mugarik.

B) Gutxieneko iraupena: 8 hilabetekoa taldeen kasuan eta 3 hilabetekoa (12 aste) parte hartzen dutenak norbanakoak badira. Gutxieneko maiztasuna: 2 saio asteko, salbu eta Eguberrietako eta Aste Santuko oporretako asteetan (gehienez ere 3 aste guztira), edo aste barruan jaiegunak direnean.

C) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren laguntza teknikoa derrigorrezkoa izanen da talde hauetan.

D) Monitore guztiek alderdi hauek bete beharko dituzte:

1.–Egina izatea Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatutako “Gaixotasun Kronikoa dutenentzako Jarduera Fisikoa” izeneko ikastaroa, 60 ordukoa, edo Nafarroako Unibertsitate Publikoan ematen den “Ariketa Fisikoaren eta Osasunaren arloko aditua (lehenago “espezialista”) ikastaroa”, 132 ordukoa; edo, bestela, prestakuntza teoriko eta praktiko baliokidea, behar bezala frogatua.

2.–2020ko urritik 2021eko maiatzera bitarte monitore guztiek parte hartu behar dute Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak antolatutako ikastaro edo jardunaldi berariazko batean, prestakuntza-eguneraketa jasotzeko gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren arloan. Ikastaro edo jardunaldi horren iraupena 2 ordutik 6 ordura bitartekoa izanen da. Ikastaroa edo jardunaldia doakoa izanen da.

3.–Ikastaro-programa hasi aurretik eta amaitu aurretik monitore arduradunak egin beharko ditu parte-hartzaile guztien egoera fisikoaren balorazio testak (Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak gomendatutakoak), bilduko ditu horien datu antropometrikoak (luzera, pisua eta Gorputz Masaren Indizearen kalkulua), eta saio guztietako asistentzia ere jasoko du.

4.–Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak, alde batetik, eredu hauek emanen ditu: I. eta II. galdetegiak, egoera fisikoaren balorazio testak eta jarduera amaitu ondoren monitoreak entregatu behar duen memoria laburra. Bestetik, eredu horiek (behin bete ondoren) entregatzeko epeak ezarriko ditu. Epe horiek nahitaez bete beharko dira dirulaguntza jasotzeko.

E) Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak aholkularitza teknikoa emanen du eskatzen diren gai guztietan, online edo bertatik bertara. Monitore bat ikastaro-programa hauetan gaixo kronikoekin lehenbiziko aldiz hasten bada lanean, aldez aurretik joan beharko du Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak Iruñeko Larrabide Estadioan gaixo kronikoekin ematen dituen zenbait saio praktikotara, herritar horien jarduera fisikoaren ebaluaziorako protokoloak eta hura agindu eta kontrolatzeko protokoloak bateratzeko.

F) Nafarroako Kirolaren Institutuak amaierako txosten bat emanen die talde guztiei, eta bertan jasoko dira egindako jarduketak eta laguntza teknikoak lortutako balorazioak.

G) Deialdi honetako jarduera fisikoaren arloko tokiko proiektuetan dauden gaixo kronikoen taldeek ezin izanen dute jaso gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren ikastaro-programei dagokien dirulaguntza.

8.3. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak.

A) Aipatu proiektuek, zeinak eginak baitaude toki-erakundearen, dagokion osasun etxearen eta tokiko sarean ari diren inplikatutako eragile gehiagoren arteko lankidetza giro estuan eta hitzarmen bidez, honako helburu hau dute: jarduera fisikoa txertatzea, bizimodu osasuntsua eta osasungarria sustatzeko eta gaixotasunen prebentzioan eta tratamenduan tresna baliagarria izateko, pertsonen gaitasun funtzionala mantendu eta areagotzeko, bizi kalitatea hobetzeko ahal den denbora gehien.

B) Osasun etxeek osasuntsu daudenentzat nahiz gaixoentzat bizimodu aktiboak dituen onurak sustatu eta sentsibilizazioa eginen dute horren gainean, jarduera fisikoan aritzeari luzeago atxikitzeko.

C) Toki-erakundeak zuzentzen dituen proiektu guztiek izan beharko dute hitzarmen edo akordio bat izenpetuta eskualdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zentroarekin, bi aldeen konpromisoak jasotzen dituena, diruz lagundu beharreko proiektua behar bezala garatzeko (instalazioak, langileak, zerbitzuak, eginkizunak, etab.). Hitzarmenean tokiko sareko beste eragile batzuek ere esku hartzen ahalko dute, oinarrizko gizarte zerbitzuek, elkarteek eta abarrek, kasu.

D) Proiektuak populazio osoari zuzenduko zaizkio, haurtzarotik hasita zahartzarora bitarte, baina bereziki, 60 urtez gorakoei. Horrez gain, osasuntsu daudenak nahiz gaixoak sartuko dira, eta gaixoen kasuan osasun etxeetako profesionalek errezeta bidez aginduko diete jarduera fisikoan aritzea.

E) Medikuak jarduera fisikoan aritzea agindu ondoren hautatuko du gaixoak jarduera.

F) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradu edo lizentzia titulua izan beharko dute kirol arduradunek, zeinek jarduerak programatu, planifikatu, koordinatu eta kontrolatzeko ardura izanen baitute eta osatuko baitute proiektuaren eduki praktikoa.

G) Proiektuak toki-erakunde onuradunaren instalazioetan eginen dira, bai eta entitateak horretarako erabili nahi dituen instalazioetan ere.

H) Nafarroako Kirolaren Institutuko eta Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroko teknikariek bisitak egiten ahalko dituzte proiektu bakoitza ezagutu ahal izateko, eta haren arduradun diren toki-erakundeko osasun langileekin eta teknikariekin biltzen ahalko dira.

9.–Dirulaguntzaren zenbatekoa eta balorazio prozedura.

Ikastaro-programa eta tokiko proiektua garatzen ez badira, Nafarroako Kirolaren Institutuak 5. oinarrian aipatzen diren gastuetako bat ere ez du diruz lagunduko.

Ikastaro-programa eta tokiko proiektua hasi ondoan eteten badira, diruz lagundutako kopurua gauzatutako iraupenaren proportziokoa izanen da.

9.1. Jarduera fisikoaren arloko ikastaro-programak hirugarren adinekoentzat eta gaixo kronikoentzat:

9.1.1. Nafarroako Kirolaren Institutuak ikastaro-programak finantzatuko ditu aurrekontuetan dagoen diru erabilgarriaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.

9.1.2. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitza daukaten hirugarren adinekoentzako jarduera fisikoaren taldeek % 30eko dirulaguntza gehiago edukiko dute aholkularitzarik ez daukatenek baino.

9.1.3. Gaixo kronikoentzako jarduera fisikoaren taldeek %70eko dirulaguntza gehiago izanen dute Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitza teknikorik ez duten hirugarren adineko taldeek baino.

9.1.4. Toki-erakunde bakoitzari dagokion dirulaguntza kalkulatzeko, entitate bakoitzak aurkezten duen talde-kopurua bider puntuaren balioa eginen da, eta kasu bakoitzean behar diren ehunekoak aplikatuko dira. Aldi bakoitzean, puntuaren balioa zein den jakiteko, formula hauek aplikatuko dira:

–Lehenbiziko aldia: Puntuaren balioa = 70.000 euro / [Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitzarik ez duten hirugarren adinekoen talde-kopurua + (1,3 x Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitza duten hirugarren adinekoen talde-kopurua) + (1,7 x gaixo kronikoen talde-kopurua)].

–Bigarren aldia: Puntuaren balioa = 20.000 euro / [Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitzarik ez duten hirugarren adinekoen talde-kopurua + (1,3 x Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren aholkularitza daukaten hirugarren adinekoen talde-kopurua) + (1,7 x gaixo kronikoen talde-kopurua)].

9.1.5. Puntuaren balioa kalkulatu eta gero, eta diruz lagundutako entitate bakoitzari dagokion zenbatekoa esleitu eta gero, dagoen partida ekonomikoa agortu ez bada, soberako kopurua jarduera fisiko eta osasunaren tokiko proiektuei pasatuko zaie.

9.1.6. Dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

a) Ezin da izan gastu diruz lagungarrien zenbatekoa baino handiagoa (5. oinarria).

b) Ezin da izan dirulaguntzaren xedeko ikastaro-programaren edo proiektuaren guztirako kostua baino handiagoa, ez dirulaguntza hau bakarrik hartuta, ez beste administrazio publiko edo entitate publiko edo pribatu batzuetatik jasotzen diren laguntzei edo dirulaguntzei gehituta.

Diru-sarreren eta gastuen justifikazioa aztertuta, ikusten bada soberako finantzazioa izan dela, diru-sarreren soberakina adina murriztuko da dirulaguntza.

9.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak:

9.2.1. Jarraian, balorazio irizpideak zehaztu dira, zein bere ponderazioarekin, eta, hartara, lehentasun-hurrenkera bat ezartzen ahalko da:

a) Jarduera fisikoa biztanleen artean sustatzeari dagokionez proiektuak duen egokitasuna edo garrantzia: gehienez ere 30 puntu.

–Justifikazioa, helburuak.

–Garapen-faseak.

–Ebaluazio proposamena.

b) Proiektua idaztean genero ikuspegia kontuan hartzea, hizkeraren erabilerari dagokionez, 5 punturekin balioetsiko da.

c) Tokiko sarea osatzen duten eragileen kopurua eta inplikazio maila: 10 puntu gehienez.

d) Arreta berezia desberdintasun sozioekonomikoei eta generokoei: 10 puntu gehienez.

Laguntzak ematen ahalko zaizkie, soilik, 25 puntu edo gehiago lortzen dituzten proiektuei.

9.2.2. Proiektu bakoitzari emanen zaion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko prozedura hau erabiliko da:

A) Deialdi honetako laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez emanen dira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoarekin bat eta aurkeztutako eskaerak konparatuz, hartara haien artean lehentasuna ezarriko baita proiektuen funtsezko alderdien arabera, 9.2.1 oinarriarekin bat.

B) Nafarroako Kirolaren Institutuak proiektu bakoitza finantzatzen ahalko du, aurrekontuan dagoen diru erabilgarriaren arabera. Ematen den dirulaguntza ezin da izan aurkezten den defizita baino handiagoa.

9.2.3. Kasuan kasuko dirulaguntza kalkulatzeko, eskaerak guztira lortutako puntuazioa puntu baten balioarekin biderkatuko da, 9.2.1 atalean agertzen den baremoa aplikatuz. Puntu baten balioa ateratzeko, eragiketa hau eginen da: guztira dagoen kreditu erabilgarria zati eskaera guztien guztirako puntuazioen batura.

9.2.4. Dirulaguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

a) Ezin da izan gastu diruz lagungarrien zenbatekoa baino handiagoa (5. oinarria).

b) Ezin da izan dirulaguntzaren xedeko ikastaro-programaren edo proiektuaren guztirako kostua baino handiagoa, ez dirulaguntza hau bakarrik hartuta, ez beste administrazio publiko edo entitate publiko edo pribatu batzuetatik jasotzen diren laguntzei edo dirulaguntzei gehituta.

Diru-sarreren eta gastuen justifikazioa aztertuta, ikusten bada soberako finantzazioa izan dela, diru-sarreren soberakina adina murriztuko da dirulaguntza.

10.–Antolaketa eta instrukzioa.

Dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko organo eskuduna Nafarroako Kirolaren Institutuko Kirolaren Zuzendariordetza izanen da.

11.–Ebazpenak.

11.1. Dirulaguntzak emateari buruzko ebazpena Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eta hiru hilabeteko epean argitaratuko da gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da. Hala ere, Administrazioa beharturik egonen da ebazpena ematera.

11.2. Dirulaguntza emateko ebazpenean dirulaguntzaren xedeak, zenbatekoa eta ordaintzeko modua agertuko dira. Halaber, hala behar bada, eskaeraren baten ezespena ebatziko da.

11.3. Informaziorako soilik, laguntzak emateko ebazpena eta deialdi honetako gainerako ebazpenak Nafarroako Kirolaren Institutuaren iragarki-taularen bidez argitaratuko dira.

11.4. Epe hori ebazpen berariazkorik eman eta jakinarazi gabe iraganik, interesdunek beren eskaera ezetsi egin dela ulertuko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

11.5. Ematen den dirulaguntza bateragarria izanen da bestelako dirulaguntza batzuekin, administrazio berak emanak izan, nahiz beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko edo pribatu batzuek edo partikularrek, estatukoek nahiz nazioartekoek. Nolanahi ere, horien zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du inola ere gainditu garatu beharreko jardueraren kostua.

11.6. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kargura dirulaguntzak emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo urteetan ere dirulaguntzak emateko.

12.–Frogagiriak.

Bi epealditan aurkeztuko dira frogagiriak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Agiriak bereizita aurkeztuko dira, eta beren izenaren bidez behar bezala identifikatuta egonen dira:

12.1. Jarduera fisikoaren ikastaro-programak hirugarren adinekoentzat eta gaixo kronikoentzat.

12.1.a) 1. aldia: 2020ko abenduaren 2a arte, irailean, urrian edo azaroan hasi eta 2020ko azaroaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako ikastaro-programengatik:

1. Dokumentazio teknikoa:

1.1. Talde bakoitzaren datu orokorrak (V. eranskina. 1. fitxa, bat talde bakoitzeko):

Dokumentazio horrekin batera, Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak Kirola Sustatzeko Atalari txosten bat emanen dio, toki-erakunde bakoitzak 8.1 eta 8.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa eman diola ziurtatzeko, honakoa jasotzen duena: osasun balorazioa, egoera fisikoaren hasierako balorazioaren testa, datu antropometrikoak eta asistentzia orriak.

2. Dokumentazio ekonomikoa:

2.1. Dirulaguntzaren xede izanik, lehenbiziko aldian derrigorrean ordaindu diren gastu guztien eta faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Hartzekoduna, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa, kontzeptua eta ordainketa data jasoko dira (V. eranskina, 2. fitxa).

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean eta zenbaki berarekin aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko.

Faktura eta ordainagiri horien ordez, toki-erakundeko idazkariak sinatutako eta alkate-udalburuak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, gastu/faktura horiek izan direla eta ordaindu direla egiaztatzen duena.

2.2. Ikastaro-programaren diru-sarrera eta gastuen zerrenda osoa. (V. eranskina. 3. fitxa).

–Diru-sarrerei dagokienez, sartu beharko dira ikastaro-programarekin lotuta jaso diren edo jasoko diren dirulaguntzak, hura hasi eta 2020ko azaroaren 30era bitarteko aldiarekiko proportzioan.

2.3. Entitatearen langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki-erakundeak frogatu beharko du lehenbiziko aldiko PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean 2020ko abenduaren 31 baino lehen. Justifikazio hori telematikoki igorri beharko da otsailaren 15a baino lehen.

2.4. Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (VI. eranskina).

12.1.b) Bigarren aldia: 2021eko uztailaren 23ra arte, 2020ko abenduaren 1etik 2021eko ekainaren 30a bitarte egindako eta diruz lagundutako ikastaro-programengatik.

1. Dokumentazio teknikoa.

–Talde bakoitzaren datu orokorrak (V. eranskina. 1. fitxa, bat talde bakoitzeko).

Dokumentazio horrekin batera, Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak Kirola Sustatzeko Atalari txosten bat emanen dio, toki-erakunde bakoitzak 8.1 eta 8.2 oinarrian eskatzen den dokumentazioa aurkeztu duela ziurtatzeko, honakoa jasotzen duena: monitoreen asistentzia prestakuntza ikastaroetan, egoera fisikoaren amaierako balorazioaren testa, datu antropometrikoak eta asistentzia orriak.

2. Dokumentazio ekonomikoa:

2.1. Dirulaguntzaren xede izanik, bigarren aldian derrigorrean ordaindu diren gastu guztien eta faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Hartzekoduna, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa, kontzeptua eta ordainketa data jasoko dira (V. eranskina, 2. fitxa).

Fakturak ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean eta zenbaki berarekin aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela egiaztatzeko.

Faktura eta ordainagiri horien ordez, toki-erakundeko idazkariak sinatutako eta alkate-udalburuak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, gastu/faktura horiek izan direla eta ordaindu direla egiaztatzen duena.

Aski krediturik baldin badago, aldi honetan sartzen ahalko dira 1. aldiko gastuak, kasuan kasuko justifikazio kontuan sartu ez zirenak.

2.2. Ikastaro-programen diru-sarrera eta gastuen zerrenda osoa. (V. eranskina. 3. fitxa).

2.3. Langileria gastuen justifikazioari dagokionez (entitatearen gastu berekiak soilik), toki-erakundeak frogatu beharko du PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean.

2.4. Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (VI. eranskina).

Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira, VI. eranskinean eta VI. eranskineko 3. fitxan, diru-sarreren atalean.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osa edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen hala egin ezean ezetsi eginen dela haren eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

12.2. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuak.

12.2.a) 1. aldia: 2020ko abenduaren 2ra arte, 2020ko uztailaren 1etik azaroaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuengatik:

1. Dokumentazio ekonomikoa:

1.1. Dirulaguntzaren xede izanik, lehenbiziko aldian derrigorrean ordaindu diren gastu guztien eta faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Hartzekoduna, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa, kontzeptua eta ordainketa data jasoko dira (V. eranskina, 2. fitxa).

Jatorrizko fakturak (edo kopia konpultsatuak edo erkatuak) ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainketaren ziurtagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak, eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzeko.

Fakturen eta ziurtagirien dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta mankomunitateko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, gastu/faktura horiek izan direla eta ordaindu direla frogatzen duena.

1.2. Proiektuaren diru-sarrera eta gastuen zerrenda osoa (V. eranskina. 3. fitxa).

1.3. Entitatearen langileria gastuen justifikazioari dagokionez, toki-erakundeak frogatu beharko du lehenbiziko aldiko PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean 2020ko abenduaren 31 baino lehen. Justifikazio hori telematikoki igorri beharko da 2021eko otsailaren 15a baino lehen.

1.4. Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (VI. eranskina).

Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira, VI. eranskinean eta VI. eranskineko 3. fitxan, diru-sarreren atalean.

12.2.b) Bigarren aldia: 2021eko uztailaren 23ra arte, 2020ko abenduaren 1etik 2021eko ekainaren 30era bitarte egindako eta diruz lagundutako jarduera fisikoaren eta osasunaren arloko tokiko proiektuengatik.

1. Dokumentazio teknikoa:

–Proiektuaren funtzionamenduaren deskribapen orokorra.

–Proiektuaren helburu orokorrak eta berariazkoak noraino bete diren zehaztea.

–Parte-hartzaileen kopurua, guztira. (sexuaren eta adinaren arabera zehaztuta).

–Esku-hartu duten teknikariak.

–Proiektuaren informazio eta zabalkunderako plana.

–Proiektuko ebaluazioaren emaitzak.

2. Dokumentazio ekonomikoa:

2.1. Dirulaguntzaren xede izanik, bigarren aldian derrigorrean ordaindu diren gastu guztien eta faktura eta frogagiri guztien zerrenda xehakatu eta zenbakitua, 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Hartzekoduna, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa, kontzeptua eta ordainketa data jasoko dira (V. eranskina, 2. fitxa).

Jatorrizko fakturak (edo kopia konpultsatuak edo erkatuak) ere aurkeztu beharko dira, edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko agiriak, eta haiekin batera, ordainketaren ziurtagiriak: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatuak, eta zigilatuak, edo faktura ordaindu dela edo gastua egin dela frogatzen duen beste edozein dokumentu, zerrenda horretako ordena berean aurkeztuak, dirulaguntzaren xedea bete dela frogatzeko.

Fakturen eta ziurtagirien dokumentazio horren ordez, idazkariak sinatutako eta mankomunitateko buruak ontzat emandako ziurtagiri bat aurkezten ahalko da, frogatzen duena gastu/faktura horiek izan direla eta ordaindu direla.

Aski krediturik baldin badago, aldi honetan sartzen ahalko dira 1. aldiko gastuak, kasuan kasuko justifikazio kontuan sartu ez zirenak.

2.2. Proiektuaren diru-sarrera eta gastuen zerrenda osoa (V. eranskina. 3. fitxa).

2.3. Langileria gastuen justifikazioari dagokionez (entitatearen gastu berekiak soilik), toki-erakundeak frogatu beharko du PFEZari dagokionez atxikitako zenbatekoak ordaindu dituela Ogasunean.

2.4. Beste dirulaguntza edo baliabide batzuk justifikatzeko inprimakia. (VI. eranskina). Beste dirulaguntza edo baliabide batzuetatik etorritako diru-sarrerarik jaso bada edo jasotzea aurreikusten bada, diru-sarrera horiek aldi honekiko proportzioan adieraziko dira, VI. eranskinean eta VI. eranskineko 3. fitxan, diru-sarreren atalean.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada edo deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen ez baditu, entitate eskatzaileari errekerimendua eginen zaio, gaitutako helbide elektronikoaren bidez, 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osa edo akatsak zuzen ditzan, eta ohartaraziko zaio ezen hala egin ezean ezetsi eginen dela haren eskaera, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

13.–Dirulaguntza nola eta noiz ordaindu.

13.1. Frogagiriak aurkeztu ondoan emanen da ordaintzeko ebazpena, 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

13.2. Ematen den dirulaguntza transferentzia bidez ordainduko da, dagokion ebazpena onetsi eta hiru hilabeteko epean gehienez, justifikatu ondoren.

13.3. Bi zatitan ordainduko zaie erakunde onuradunei banku transferentzien bidez; aldez aurretik, 12. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztuko ditu onuradunak, eta, betiere, ematen den dirulaguntza ez da jardueraren defizita baina handiagoa izanen.

14.–Jarraipena eta kontrola.

Nafarroako Kirolaren Institutuak izanen du, Kirola Sustatzeko Ataleko teknikarien bitartez, programaren jarraipena egiteko eta gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak noraino bete diren ikuskatzeko eta ebaluatzeko ardura.

15.–Bete beharrekoak.

15.1. Dirulaguntzen onuradun diren toki-erakundeek adierazten zaizkien xedeetarako erabili beharko dituzte laguntzak. Horrez gainera, haien aplikazioa agiri bidez frogatu beharko dute, eta Nafarroako Kirolaren Institutuak egiten dituen egiaztapenak onartu eta erraztu.

15.2. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabiderik lortuz gero, onuradunek horren berri eman beharko dute.

15.3. Onuradunak behartuta daude egin beharreko jarduera guztietan errespetatzera osasun- eta kirol-agintaritza eskudunek ezarritako neurriak eta baldintzak, bai eta dirulaguntzen xedeko jarduerak garatu bitartean indarrean daudenak ere.

15.4. Onuradunek adierazten dute ez direla ari betetzen zehapen administratibo irmorik edo kondena-epai irmorik, edo, edonola ere, ez daudela zehapen- eta kondena-epai bat bete zain, sexuan edo generoan oinarritutako diskriminazioa dakarten lan arloko jardunbideak gauzatu edo toleratzeagatik.

15.5. Dirulaguntzak esleitzeko ebazpena ematen den unean, onuradunek Nafarroako Ogasun Publikoarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte.

15.6. Egiaztatu eta kontrolatzeko lanak bermatzeko, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta behar bezala auditaturiko bestelako agiriak eduki beharko dituzte, indarra duten legeetan xedatu bezala.

15.7. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritako kasuetan, hartutako dirulaguntzak itzultzea.

15.8. Onuradunek Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala edo xedatzen den beste bat erabili beharko dute dirulaguntzaren xede diren jardueren publizitatean eta zabalkundean, betiere jarraikiz urtarrilaren 12ko 8/2020 Foru Dekretuari, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen dituen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretua. Horren gaineko justifikazioa azken memorian aurkeztuko da.

15.9. Dirulaguntza jasotzen duten toki-erakundeek Nafarroako Kirolaren Institutuko norbait gonbidatu beharko dute diruz lagundutako ikastaro-programetan eta proiektuetan sartutako aurkezpen eta jardueretara.

15.10. Onuradunek Nafarroako Kirolaren Institutuari emanen dizkiote ikastaro-programa eta proiektuekin zerikusia duen jendaurreko edozein ekintza (prentsa oharrak, aurkezpenak...).

15.11. Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluko 5. apartatuak –uztailaren 28ko 26/2015 Legeak aldatuak–, honako hau ezartzen du: adingabeekin ohiko harremana duten lanbide, ogibide eta jardueretan lanean hasi eta aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasun eta sexu ukigabetasunaren kontrako delitu batengatik, eta horren barnean sartzen dira sexu eraso eta abusua, sexu jazarpena, exhibizionismoa eta sexu probokazioa, prostituzioa eta sexu esplotazioa, adingabeak galbideratzea, eta gizakien salerosketa. Hartara, lanbide, ogibide edo jarduera horietan hasi nahi dutenek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute, inguruabar hori frogatzeko.

Diruz lagundutako programetan parte hartzen duten toki-erakundeek egiaztatu behar dute ziurtagiri hori.

15.12. 18. oinarrian gardentasunari buruz ezarritako betebeharrak betetzea.

16.–Gardentasun betebeharrak.

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean, mankomunitateek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena aurkeztu beharko dute telematikoki, eta, hala badagokio, baita eskatzen zaien dokumentazioa ere, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek arautzen baititu Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak. (IV. eranskina).

17.–Azpikontratazioa.

17.1. Toki-erakunde onuradunek diruz lagundutako jardueraren kostuaren %100 erabiltzen ahalko dute azpikontratazioetarako.

17.2. Ez da inola ere azpikontraturik eginen baldin horrek diruz lagundutako jardueraren kostua garestitzen badu eta proiektuari ezer berririk eransten ez badio.

17.3. Kontratistek toki-erakunde onuradunaren aurrean erantzun beharko dute, bakar-bakarrik. Administrazioaren aurrean, aldiz, onuradunak du diruz lagundutako jarduera gauzatzearen erantzukizun osoa.

Toki-erakunde onuradunek hirugarrenekin ituntzen duten jardueran errespetatu egin beharko dira dirulaguntzari buruzko araudian ezarritako mugak, dirulaguntzaren xede izan daitezkeen gastuen izaerari eta zenbatekoari dagokienez, eta toki-erakunde onuradunen ardura izanen da baldintza hori betetzea. Kontratistek, berriz, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 39. artikuluan ezarritako betebeharra izanen dute, hau da, lagundu egin beharko dute, behar bezala egiaztatu ahal izan dadin aipatutako muga horiek ez direla gainditzen.

17.4. Erakunde onuradunak ezin du inolaz ere hitzartu diruz lagundutako jarduera osoa edo zati bat gauzatzea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26.7 artikuluan adierazitako pertsonekin.

18.–Ez-betetzeak.

18.1. Deialdi honen arauetan ezarri dena ez betetzeak, gezurrezko datuak emateak edo Nafarroako Kirolaren Institutuaren baimenik gabe dirulaguntzaren helburuak aldatzeak berekin ekarriko du dirulaguntza galtzea, jasotako dirua itzuli beharra –Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz– eta aurrerantzean helburu bereko edo bertsuko dirulaguntza eskaerak ez onartzea, galarazi gabe antolamendu juridikoan ezarritako gainerako erantzukizunak.

18.2. Nolanahi ere, onuradunak betebeharrak ia osorik bete dituenean eta zalantzarik gabe bere konpromisoak betetzeko jarrera frogatzen duenean, itzuli beharreko dirua proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da.

19.–Baliabide elektronikoen bidezko harremanak.

19.1. Laguntzen eskaera eta eman beharreko dokumentazio guztia telematika bidez aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan dagoen laguntzen fitxaren bidez.

19.2. Deialdi honen prozeduraren barruan egiten diren komunikazioak, errekerimenduak eta jakinarazpenak telematikoki eginen dira entitate eskatzaileen helbide elektroniko gaituaren (HEG) bidez.

Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratu daiteke gaitutako helbide elektronikoa. Horretarako, ziurtagiri digitala eduki behar da. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza egin beharko da, gaitutako helbide elektronikoa lortzen den helbide berean.

20.–Datu pertsonalen babesa.

Honako hauekin bat tratatuko dira deialdi hau tramitatzearen eta kudeatzearen ondorioz sortzen diren datu pertsonalak: Datuak Babesteko EB 2016/679 Erregelamendu Orokorra, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta arlo horretan indarrean dagoen gainerako araudia.

Deialdi honen VII. eranskinean, eskaintzen da datu pertsonalen tratamenduari aplikatzen zaion datuak babesteko politikari buruzko informazioa.

21.–Errekurtsoak.

Deialdi honen oinarrien eta aplikazio egintzen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete toki administrazioek, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, ukatu gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

22.–Aplikatu beharreko legeria.

Oinarriotan ezarrita ez dagoen orotan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoa aplikatuko da.

Iragarkiaren kodea: F2012143