254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 17ko 148E/2020 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez Hondakinen Funtsa eratzen da zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea.

2020ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 9koan, argitaratu zen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren irailaren 17ko 148E/2020 Foru Agindua, zeinaren bidez Hondakinen Funtsa eratzen baita zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea.

Idazkaritza Tekniko Nagusi honetara argitaratzeko bidalitako artxiboan akatsak daudela oharturik, ofizio honen bidez horiek zuzentzea eskatzen da.

Lehendabiziko akatsa foru aginduaren izenean atzeman da; hau da zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

“148E/2020 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Hondakinen Funtsa eratzen baita zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea”.

Honako hau behar du:

“148E/2020 FORU AGINDUA, irailaren 17koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 2020ko Hondakinen Funtsaren banaketa”.

Bigarren akatsa da ez dela bidali foru aginduaren lehen puntuan aipatzen den eranskina, zeina idatzi honi erantsi baitzaio; hortaz, eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean foru aginduaren izenaren aldaketarekin batera argitara dadin eskatzen da.

Iruñean, 2020ko urriaren 20an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

ERANSKINA

2020ko Hondakinen Funtsa banatzeko irizpideak

2020ko FUNTSAREN BANAKETA

GUZTIRA

(eurotan)

PORTZENTAJEA

Etxeko hondakinen fluxua

Gaikako bilketarekin eta prebentzioarekin lotutako ekintzetarako dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

850.000,00

%24

Kudeaketarekin lotutako ekintzetarako dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

322.590,52

%9

Jarduketa orokorrak eta ingurumeneko larrialdiak

40.000,00

%1

GUZTIZKO PARTZIALA

1.212.590,52

%34

Eraikuntza eta eraisteetan sortutako hondakinen fluxua, eta hondeatutako material naturalak

Dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

1.060.000,00

%30

Jarduketa orokorrak eta ingurumeneko larrialdiak

69.425,63

%2

GUZTIZKO PARTZIALA

1.129.425,63

%32

Arriskutsuak ez diren bestelako hondakinen fluxua

Dirulaguntzak, norgehiagokako araubidean

1.150.000,00

%32

Jarduketa orokorrak eta ingurumeneko larrialdiak

79.027,85

%2

GUZTIZKO PARTZIALA

1.229.027,85

%34

GUZTIRA

3.571.044,00

Iragarkiaren kodea: F2012330