254. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

112/2020 FORU AGINDUA, urriaren 20koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak.

ATARIKOA

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak suteen prebentzio eta itzaltzerako eta salbamendurako dituen zerbitzu publikoak, besteak beste, babes zibilaren eremuan dauden zerbitzu publikoetan garrantzitsuenetakoak dira eta, horrenbestez, larrialdiei aurre egiteko beharrezko bermea ere badira, denbora guztian eskura daudelako eta lortu duten espezializazioagatik.

Nafarroako Larrialdietako Agentzia (NLA) Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikitako erakunde autonomo gisa arautu zen, eta haren estatutuak otsailaren 16ko 12/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari babes zibilaren, larrialdien eta su-itzaltze eta salbamenduaren arloetan dagozkion zerbitzuak kudeatzeko helburua zuen.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 28ko 85/2014 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak zehaztu ziren.

Geroago, irailaren 9ko 197/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Larrialdietako Agentzia iraungi zen, eta Barne Zuzendaritza Nagusiaren egitura organikoan unitate organiko gisa integratu, zerbitzuaren kategoriarekin.

Urriaren 30eko 259/2019 Foru Dekretuak, zeinaren bidez ezartzen baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa, 70. artikuluan ezartzen du Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua eskualdeetan egituratuko dela, eta eskualdeak, beren aldetik, parke batean edo batzuetan multzokatuko direla.

Arau horrek berak ezartzen du ezen Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzua egituratzen duten eskualdeak zehaztea eta suhiltzaile parkeak sortzea eta iraungitzea Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko kontseilariaren foru agindu bidez eginen dela. Bertan zehaztuko dira haien tipologia, langileen eta esku-hartzearen kopurua, xede dituzten herriak eta arriskuen mapa.

Beraz, beharrezkoa da Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren egitura zehaztea, eskualdeen eta parkeen mailan, egoki funtzionatuko duela bermatzeko eta dauden baliabideen hoberenketa lortuko dela ziurtatzeko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. Suhiltzaile parkeak zehaztea.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan ondoren aipatzen diren suhiltzaile parkeak izanen dira:

A) Altsasuko-Aurizko suhiltzaile parkea.

Ondorio administratiboetarako, Altsasuko eta Aurizko suhiltzaileen parkeak bateratu egiten dira, baina egungo egoitza fisikoei eusten zaie.

Altsasuko-Aurizko parkearen buru suhiltzaile-ofizialorde bat izanen da.

A.1. Altsasuko egoitza:

1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa.

2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 400.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

A.2. Aurizko egoitza:

1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa neguko kanpainan.

2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 300.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

B) Lizarrako parkea.

1. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 21 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 800.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

6. Parkeko burua: Suhiltzaile-ofizialorde bat.

C) Lodosa-Azkoiengo parkea.

Ondorio administratibo eta operatiboetarako, Lodosako eta Azkoiengo suhiltzaileen parkeak bateratu egiten dira, baina egungo egoitza fisikoei eusten zaie.

Lodosa-Azkoiengo parkearen buru suhiltzaile-ofizialorde bat izanen da.

C.1. Lodosako egoitza:

1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 700.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

C.2. Azkoiengo egoitza:

1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 700.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

D) Nabaskoze-Zangozako parkea.

Ondorio administratibo eta operatiboetarako, Nabaskoze eta Zangozako suhiltzaileen parkeak bateratu egiten dira, baina egungo egoitza fisikoei eusten zaie.

Nabaskoze-Zangozako parkearen buru suhiltzaile-ofizialorde bat izanen da.

D.1. Nabaskozeko egoitza:

1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa.

2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 100.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

D.2. Zangozako egoitza:

1. Parke mota: laguntzakoa eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 14 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 300.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

E) Oronozko suhiltzaileen parkea.

1. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa neguko kanpainan.

2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 21 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 600.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile-ofizialorde bat.

F) Iruñeko parke nagusia.

Ondorio administratibo eta operatiboetarako, Iruñeko eta Cordovillako suhiltzaileen parkeak bateratu egiten dira, baina egungo egoitza fisikoei eusten zaie.

1. Parke mota: nagusia eta Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

2. Gutxieneko operatiboa: 22 kabo eta 114 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 5.500.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile ofiziala edo ofizialordea.

G) Tafallako suhiltzaileen etxea.

1. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

2. Gutxieneko operatiboa: 7 kabo eta 21 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 850.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile-ofizialorde bat.

H) Tuterako suhiltzaileen etxea.

1. Parke mota: Nafarroako gainerako lekuei sostengu ematekoa. Sasoikoa udako kanpainan.

2. Gutxieneko operatiboa: 10 kabo eta 25 suhiltzaile.

3. Esku-hartze kopurua: 1.200.

4. Lehenik zer herriri ematen dion arreta: ikus I. eranskina.

5. Arriskuen mapa: ikus II. eranskina.

6. Suhiltzaile parkeko burua: Suhiltzaile-ofizialorde bat.

2. artikulua. Eskualdeak eta suhiltzaile parkeen atxikipena.

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren lurralde egitura osatzen duten eskualdeak zehazten dira, eta dagozkien suhiltzaile parkeak atxikitzen zaizkie:

a) Erdialdea/iparraldea: eskualde honi atxikiko zaizkio Altsasu-Aurizko, Lizarrako, Nabaskoze-Zangozako, Oronozko eta Iruñeko suhiltzaileen parke nagusia.

Suhiltzaile-ofizial bat, Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atalari atxikia, izanen da eskualdeko burua.

b) Erdialdea/hegoaldea: eskualde honi atxikiko zaizkio Lodosa-Azkoiengo, Tafallako, Tuterako eta Iruñeko suhiltzaileen parke nagusia.

Suhiltzaile-ofizial bat, Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atalari atxikia, izanen da eskualdeko burua.

3. artikulua. Baliabideak batetik bestera aldatzea.

Aurreko artikuluan deskribatutako eskualdeak gorabehera, suhiltzaile guztiek unitate komun bat osatzen dute, eta suhiltzaileek dituzten baliabideak alde batetik bestera eraman daitezke, sortzen diren arriskuen arabera baliabideak orekatzeko eta egokitzeko, eta esku-hartze operatibo egokia segurtatzeko Nafarroako Foru Komunitate osoan.

Xedapen gehigarri bakarra.–Lanpostuak Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atalari atxikitzea.

Gutxienez 20 suhiltzaile lanpostu izanen dira, Esku-hartze Operatiboaren, Suhiltzaile Etxeen, Kanpainen eta Taldeen Atalari atxikiak, suhiltzaile faltak sortzen dituen beharrei aurre egiteko, behar horren iraupena lau txandakoa edo luzeagoa izan daitekeela jotzen denean, edozein delarik ere beharra sortu den Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuaren parkea. Horren xedea da parke guztietan dagoen suhiltzaile kopurua egokia izatea beti.

Behar berezirik ez badago, suhiltzaile horiek errefortzu lana eginen dute Iruñeko parke nagusiaren edozein egoitza fisikotan, eta gainerako langileek nahitaez egin behar dituzten mugikortasunak egin beharko dituzte, foru agindu honen 3. Artikuluan ezartzen denarekin bat.

Xedapen iragankor bakarra.–Gutxienekoen eraginkortasuna.

1. artikuluan ezartzen den gutxieneko operatiboen eraginkortasuna gauzatuko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogeita hamazortzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oposizioa gainditzen duten izangaiek lanpostuaren jabetza hartzen dutenean (deialdi hori Funtzio Publikoko zuzendari nagusiren apirilaren 29ko 1107/2019 Ebazpenean egin zen).

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indargabetu egin dira foru agindu honetan ezarritakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta zehazki:

–85/2014 Foru Agindua, martxoaren 28koa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez zehazten baitira Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Prebentzio, Su-itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuen Zuzendaritzaren lurralde egitura osatzen duten suhiltzaile parkeak eta eskualdeak.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2020ko urriaren 20an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

I. ERANSKINA

Suhiltzaile parkeek lehenik zer herriri ematen dieten arreta

A) Altsasuko-Aurizko suhiltzaile parkea.

  • Altsasuko egoitza.

–Altsasu.

–Arakil.

  • Kontzejuak: Egiarreta, Ekai, Errotz, Etxarren, Etxeberri, Hiriberri, Ihabar, Izurdiaga, Satrustegi, Urritzola eta Zuhatzu.

–Arbizu.

–Arruazu.

–Bakaiku.

–Etxarri.

–Ergoiena.

  • Kontzejuak: Dorrao, Lizarraga, Unanu.

–Etxarri Aranatz.

  • Kontzejua: Lizarragabengoa

–Irañeta.

–Iturmendi.

–Lakuntza.

–Larraun.

  • Kontzejuak: Madotz eta Oderitz.

–Olazti.

–Uharte Arakil.

–Urdiain.

–Ziordia.

  • Aurizko egoitza.

–Abaurregaina.

–Abaurrepea.

–Artzibar.

  • Kontzejuak: Arrieta, Azparren, Lakabe, Nagore, Saragueta, Uritz eta Hiriberri Artzibar.

–Aria.

–Aribe.

–Auritz.

–Erroibar.

  • Kontzejuak: Aintzioa, Aurizberri, Bizkarreta-Gerendiain, Erro, Esnotz, Lintzoain, Orondritz, Mezkiritz eta Zilbeti.

–Garaioa.

–Garralda.

–Hiriberri Aezkoa.

–Lizoain-Arriasgoiti.

–Luzaide.

–Orbaizeta.

–Orbara.

–Orotz-Betelu.

–Orreaga.

B) Lizarrako parkea.

–Abaigar.

–Abartzuza.

–Aberin.

–Aguilar Kodes.

–Allin.

  • Kontzejuak: Amillao, Aramendia, Arbeitza, Artabia, Etxabarri, Eultz, Galdio, Larrion, Muneta eta Zubielki.

–Allo.

–Ameskoabarrena.

  • Kontzejuak: Artatza, Bakedao, Barindao, Ekala, Gollao, San Martin Ameskoa eta Zudairi.

–Antzin.

  • Kontzejuak: Antzin eta Mendilibarri.

–Aranaratxe.

–Aras.

–Arellano.

–Armañantzas.

–Arroitz.

–Artazu.

–Aiegi.

–Azuelo.

–Barbarin.

–Bargota.

–Cabredo.

–Zirauki.

–Desoio.

–Deikaztelu.

–El Busto.

–Esprontzeda.

–Lizarra.

–Etaiu.

–Eulate.

–Genevilla.

–Gesalatz.

  • Kontzejuak: Argiñao, Estenotz, Garisoain, Genbe, Irurre, Iturgoien, Izurtzu, Lerate, Muetz, Muniain Gesalatz eta Bidaurre.

–Girgillao.

  • Kontzejuak: Etxarren Girgillao eta Girgillao.

–Iguzkitza.

  • Kontzejuak: Azketa, Iguzkitza, Labeaga eta Urbiola.

–Lana.

  • Kontzejuak: Galbarra, Gastiain, Narkue, Iribarri eta Biloria.

–Lapoblación.

  • Kontzejuak: Lapoblación eta Meano.

–Larragoa.

–Legaria.

–Lezaun.

–Los Arcos.

–Lukin.

–Mañeru.

–Marañón.

–Mendaza:

  • Kontzejuak: Acedo, Asarta, Mendaza eta Ubago.

–Metauten.

  • Kontzejuak: Arteaga, Gauza, Metauten, Ollobarren, Ollogoien eta Zufia.

–Mirafuentes.

–Morentin.

–Mues.

–Murieta.

–Nazar.

–Oko.

–Olexoa.

–Oteitza.

–Piedramillera.

–Gares.

–Santsol.

–Sorlada.

–Torralba del Río.

  • Kontzejua: Otiñano.

–Torres del Río.

–Deierri.

  • Kontzejuak: Allotz, Arandigoien, Aritzala, Aritzaleta, Aizkoa, Bearin, Eraul, Gorozin, Ibiriku Deierri, Iruñela, Lakar, Lorka, Murelu Deierri, Murugarren, Errezu, Zabal, Zurukuain, Ugar eta Iriberri Deierri.

–Villamayor de Monjardin.

–Villatuerta.

–Zúñiga.

C) Lodosa-Azkoiengo parkea.

  • Lodosako egoitza.

–Andosilla.

–Cárcar.

–Elizagorria.

–Lerin.

–Lodosa.

–Mendabia.

–San Adrián.

–Sartaguda.

–Sesma.

–Viana.

  • Azkoiengo egoitza:

–Azagra.

–Cadreita.

–Caparroso.

–Faltzes.

–Funes.

–Martzilla.

–Murillo el Cuende.

  • Arradako Kontzejua.

–Milagro.

–Azkoien.

–Alesbes.

D) Nabaskoze-Zangozako parkea.

  • Nabaskozeko egoitza.

–Burgi.

–Gazteluberri.

–Espartza Zaraitzu.

–Ezkaroze.

–Garde.

–Galoze.

  • Kontzejuak: Izize, Itzalle eta Uskartze.

–Gorza.

  • Kontzejuak: Gorza eta Igari.

–Izaba.

–Itzaltzu.

–Jaurrieta.

–Nabaskoze.

  • Kontzejuak: Aizpurgi, Nabaskoze eta Ustaize.

–Otsagabia.

–Orontze.

–Erromantzatua.

  • Kontzejuak: Arbontze, Biotzari eta Domeñu.

–Erronkari.

–Sartze.

  • Kontzejuak: Ibiltzieta eta Sartze.

–Urzainki.

–Uztarroze.

–Bidankoze.

  • Zangozako egoitza.

–Oibar.

–Kaseda.

–Eslaba.

–Ezporogi.

  • Kontzejua: Aiesa.

–Galipentzu.

–Xabier.

–Leatxe.

–Ledea.

–Irunberri.

–Petilla Aragoi.

–Zare.

–Zangoza.

  • Kontzejuak: Gabarderal eta Rocaforte.

–Urraulgoiti.

  • Kontzejuak: Aietxu, Imirizaldu, Irurozki eta Ongotz.

–Urraulbeiti.

  • Kontzejuak: Artieda, Arripodas, San Vicente eta Tabar.

–Esa.

E) Oronozko suhiltzaileen parkea.

–Arantza.

–Baztan.

  • Amaiur, Arizkun, Arraioz, Almandoz, Aniz, Azpilkueta, Berroeta, Elbete, Elizondo, Erratzu, Gartzain, Irurita, Lekaroz, Oronoz eta Ziga.

–Beintza-Labaien.

–Bera.

–Bertizarana.

  • Kontzejuak: Legasa, Narbarte eta Oieregi.

–Donamaria.

–Doneztebe.

–Elgorriaga.

–Eratsun.

–Etxalar.

–Ezkurra.

–Igantzi.

–Ituren.

–Lesaka.

–Oiz.

–Saldias.

–Sunbilla.

–Urdazubi.

–Urroz.

–Zubieta.

–Zugarramurdi.

F) Iruñeko parke nagusia.

–Adios.

–Antsoain.

–Anue.

  • Kontzejuak: Aritzu, Burutain, Egozkue, Etsain, Etulain, Leazkue eta Olague.

–Añorbe.

–Agoitz.

–Aranguren.

  • Kontzejuak: Aranguren, Labiano, Taxoare eta Zolina.

–Araitz:

  • Kontzejuak: Arribe-Atallu, Azkarate, Gaintza, Intza eta Uztegi.

–Arano.

–Areso.

–Atetz.

–Barañain.

–Basaburua.

  • Kontzejuak: Arrarats, Beruete, Gartzaron, Igoa, Ihaben, Itsaso, Jauntsarats, Orokieta-Erbiti, Udabe-Beramendi.

–Beraskoain.

–Beriain.

–Berriobeiti.

  • Kontzejuak: Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza.

–Berriozar.

–Betelu.

–Biurrun-Olkotz.

  • Kontzejuak: Biurrun eta Olkotz.

–Burlata.

–Oltza Zendea.

  • Kontzejuak: Arazuri, Artazkotz, Asiain, Ibero, Izkue, Izu, Lizasoain, Oltza eta Ororbia.

–Ziritza.

–Zizur.

  • Kontzejuak: Asterain, Zizur Txikia, Gazolatz, Larraia, Muru Asterain, Paternain, Undio eta Zarikiegi.

–Eguesibar.

  • Kontzejuak: Altzuza, Ardatz Eguesibar, Azpa, Badostain, Egues, Elkano, Elia, Ibiriku, Olatz eta Sagaseta.

–Eneritz.

–Esteribar.

  • Kontzejuak: Antxoritz, Eugi, Inbuluzketa, Iragi, Larrasoaña, Saigots, Sarasibar, Urdaitz, Zabaldika eta Zubiri.

–Etxauri.

–Ezkabarte.

  • Kontzejuak: Arre, Azotz, Zildotz, Eusa, Makirriain, Orikain, Orrio eta Sorauren.

–Galar.

  • Kontzejuak: Arlegi, Cordovilla, Espartza Galar, Ezkirotz, Galar, Olatz-Subitza, Getze Galar eta Subitza.

–Goizueta.

–Goñi.

  • Kontzejuak: Aizpun, Azantza, Goñi, Amunarritz eta Urdotz.

–Uharte.

–Ibargoiti.

  • Kontzejuak: Abintzao, Idotzin, Izko eta Getze Ibargoiti.

–Imotz.

  • Kontzejuak: Eraso, Etxaleku, Goldaratz, Latasa, Muskitz, Oskotz, Urritza eta Zarrantz.

–Itza.

  • Kontzejuak: Aginaga Itza, Aldaba, Aritz, Atondo, Zia, Eritze, Gulina, Itza, Larunbe, Lete, Otxobi, Saratsa eta Saratsate.

–Itzagaondoa.

  • Kontzejua: Ardatz Itzagaondoa.

–Irurtzun.

–Txulapain.

  • Kontzejuak: Beorburu, Gartziriain, Larraiotz, Markalain, Nabatz, Nuin, Ollakarizketa, Otsakar, Osinaga eta Untzu.

–Lantz.

–Larraun.

  • Kontzejuak: Albiasu, Aldatz, Alli, Arruitz, Astitz, Azpirotz-Lezaeta, Baraibar, Etxarri, Errazkin, Gorriti, Iribas, Mugiro eta Uitzi.

–Legarda.

–Leitza.

–Lekunberri.

–Longida.

  • Kontzejuak: Aos, Artaxo, Ekai-Longida, Murelu-Longida, Billabeta.

–Elo.

–Muruzabal.

Noain (Elortzibar).

  • Kontzejuak: Elortz, Gerendiain, Imarkoain, Dorre, Zabalegi eta Zulueta.

–Obanos.

–Odieta.

  • Kontzejuak: Anotzibar, Ziaurritz, Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Ostitz eta Erripa.

–Olaibar.

  • Kontzejuak: Enderitz, Olaitz, Olabe eta Otsakain.

–Ollaran.

  • Kontzejuak: Anotz, Arteta, Beasoain-Egillor, Iltzarbe, Ollo, Saldise, Senosiain eta Ultzurrun.

–Orkoien.

–Iruña.

–Jaitz.

–Tebas-Muru Artederreta.

  • Kontzejuak: Tebas-Muru Artederreta.

–Ukar.

–Ultzama.

  • Kontzejuak: Alkotz, Arraitz-Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gerendiain, Gorrontz-Olano, Ilarregi, Iraizotz, Larraintzar, Lizaso, Suarbe, Urritzola-Galain eta Zenotz.

–Untziti.

  • Kontzejuak: Altzorritz, Artaitz, Zenborain, Untziti eta Zabaltzeta.

–Untzue.

–Urrotz-Hiria.

–Uterga.

–Bidaurreta.

–Atarrabia.

–Zabaltza.

  • Kontzejuak: Arraitza, Ubani eta Zabaltza.

–Zizur Nagusia.

G) Tafallako suhiltzaileen etxea.

–Artaxoa.

–Barasoain.

–Beire.

–Berbintzana.

–Zarrakaztelu.

  • Kontzejua: Figarol.

–Garinoain.

–Larraga.

–Leotz.

  • Kontzejuak: Iratxeta, Leotz eta Oleta.

–Lerga.

–Mélida.

–Mendigorria.

–Miranda Arga.

–Murillo el Cuende.

  • Kontzejuak: Murillo el Cuende eta Traibuenas.

–Murillo el Fruto.

–Erriberri.

–Oloritz.

  • Kontzejuak: Etxague, Mendibil, Oloritz eta Soltxaga.

–Orisoain:

–Pitillas.

–Puiu.

–San Martin Unx.

–Santakara.

–Tafalla.

–Tirapu.

–Uxue.

H) Tuterako suhiltzaileen etxea.

–Ablitas.

–Arguedas.

–Barillas.

–Errege Bardea.

–Buñuel.

–Cabanillas.

–Cascante.

–Castejón.

–Cintruénigo.

–Corella.

–Cortes.

–Fitero.

–Fontellas.

–Fustiñana.

–Monteagudo.

–Murchante.

–Ribaforada.

–Tutera.

–Tulebras.

–Valtierra.

II. ERANSKINA

Arriskuen mapa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2012317