252. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2020ko urriaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek aztertu eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua.

Corellan, 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2012172