252. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Deialdia, 2020-2021 ikasturtean (2020ko uztailetik 2021eko ekainera bitarte egindako ikastaroak) euskara ikasteko laguntzena. Laburpena

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identif.): 528337.

Lehenengoa.–Eskatzaileen baldintzak.

Honako baldintza hauek betetzen dituzten Berriozarko biztanleek eskatu ahalko dute euskara ikasteko beka:

a) 16 urtetik gorakoa izatea.

b) Berriozarren erroldatua egotea edo langile autonomo gisa lan egitea edo egoitza soziala Berriozarren duen mikroenpresa batean.

c) Berriozarko herritarrak izan eta euskara ikasteko programetan dauden administrazioko langileek ezin dute eskaerarik egin deialdi honetan.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen duen gastua hein batean finantzatzea.

Hirugarrena.–Dirulaguntzen zenbatekoak.

Ordaindutako matrikularen % 40 izanen da beka. Dirulaguntza hauek 2021. urteko aurrekontuen “euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia” izeneko dirulaguntzen diru-sailaren kargura joanen dira.

Edonola ere, deialdi bakoitzean ikasleak ez du 800 euro baino gehiago jasoko.

Dirulaguntzen zenbateko osoa udal aurrekontuek deialdian erabiltzeko gordetako diru-kopurua baino handiagoa bada, hainbanaketa eginen da eskatutako baldintzak betetzen dituzten persona onuradunen artean.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak Udaletxeko erregistroan aurkeztuko dira, bi epe hauen barnean:

a) 2020ko azaroaren 1etik 30era.

b) 2021eko ekainaren 1etik uztailaren 15era.

Epeak luzaezinak izanen dira. Epe horietatik kanpo ez da eskaerarik onartuko.

Berriozarren, 2020ko irailaren 9an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2012129