252. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2020ko plantilla organikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2020ko abuztuaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen aldaketak Arantzako Udalaren 2020ko plantilla organikoan eta idazkari/kontu-hartzailearen osagarrietan. Erabakia 2020ko irailaren 22ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta gainerako araudi aplikagarrian xedatutakoari jarraikiz eta jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, 2020ko plantilla organiko aldaketaren behin betiko onespena egin zen.

Plantilla organikoa hitzez hitz transkribatzen da jarraian:

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

2020ko lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1.–Idazkaria, Igantziko Udalarekin batera, burua Arantzan.

Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 3,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: % 5. Bateraezintasuneko osagarria: % 35. Egoera: hutsik. Euskara maila: 4 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostenaren arabera, Udalak 2020ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran berretsia).

2.–Administrari-ofiziala.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 3,36. Mailako osagarria: % 12. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostenaren arabera, Udalak 2020ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran berretsia).

3.–Zerbitzu anitzetako arduraduna.

Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: % 6,36. Mailako osagarria: % 12. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2019ko irailaren 23an egindako txostenaren arabera, Udalak 2020ko urriaren 1ean egindako osoko bilkuran berretsia).

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

1.–Josetxo Urreta Arribillaga.

Maila: C. Gradua: 3. Antzinatasuna: 4 bosturteko. Zerbitzu onartuen data: 1992ko martxoak 2. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.

2.–Angel Urtxegi Telletxea.

Maila: C. Gradua: 1. Antzinatasuna: bosturteko 1. Zerbitzu onartuen data: 2011ko otsailak 7. Lanpostua: zerbitzu anitzetako arduraduna. Administrazio-egoera: jardunean.

Administrazio araubideko bitarteko langileak.

1.–Nagore Madariaga Iriarte.

Maila: A. Zerbitzu onartuen data: 2020ko irailaren 1a. Lanpostua: Idazkaritza/Kontu-hartzailetza. Administrazio-egoera: jardunean.

Arantzan, 2020ko irailaren 8an.–Alkatea, Dabid Iturria Almandoz.

Iragarkiaren kodea: L2012116