252. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anatomia Patologikoaren arloko teknikari espezialista (APTE) izateko lehiaketaldiko merezimenduen balorazioaren aurka.

Aditzera ematen da ezen gora jotzeko errekurtsoak jarri direla honako deialdi honen aurka: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Anatomia Patologiaren arloko teknikari espezialista (APTE) izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko eta lanpostu horietan aldi baterako kontratazio bidez eta aldi baterako barne igoeraren bidez aritzeko izangaien zerrendak hautaproben bidez osatzeko deialdia (2019ko 139. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 18koa). Zehazki, lehiaketaldiko merezimenduen balorazioaren aurkakoa da errekurtsoa. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdun guztiei jakinarazten zaie, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek eska dezakete aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoen kopia bidal dakien Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2020ko urriaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2011909