252. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 28a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Ekonomia-jardueren gaineko zergaren likidazioak, Espaloian barnako pasabideen eta bide publikoaren okupazioaren tasak. 2020ko bigarren seihilekoa. Borondatez ordaintzeko epea

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearekin eta Diru-bilketaren Araudiarekin bat, jakinarazten da 2020ko abenduaren 11n amaituko dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 2020ko bigarren seihilekoko likidazioei dagozkien kuotak, Espaloian barnako pasabideen eta bide publikoaren okupazioaren tasak eta Landa- nahiz Hiri-lurren gaineko zergaren 2020. urteko likidazioaren bigarren zatikapenari dagozkion kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, bulego bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Ordainketa Internet bidez ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es). Halaber, Udaleko Diruzaintzan ere (Merkatuko kalea, 7-9, 2. sol.) egiten ahalko dira ordainketak, 08:30etik 14:30era.

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2020ko urriaren 22an.–Ogasuneko zuzendaria, Nuria Larráyoz Ilundain.

Iragarkiaren kodea: L2012423