252. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA zaintzaileen oposizioaren lehenengo ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 2629/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zaintzaile izateko hamalau lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi horretan, Beatriz Beorlegui Navarlaz andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du lehenengo ariketaren behin betiko emaitzen aurka; 2020ko abuztuaren 4an argitaratu ziren emaitza horiek.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa, jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2020ko urriaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2012299