252. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

7/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 22koan, aurrekontuan egin aldaketa hasiera batez onesten duen erabakia, eta inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu, erabaki hori behin betikoa bilakatu da. Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hona hemen aldaketaren eta finantzaketaren laburpena:

–Aparteko kreditua:

Gastuetan sortzen den partida:

1.1533.6190005 Almuza etorbidea konpontzeko lanak: 95.000,00 euro.

Guztira: 95.000,00 euro.

Aldaketa hori honako honen bidez finantzatuko da:

–Diruzaintzako 2019ko gerakin likidoa sartzea: 95.000,00 euro.

Guztira: 95.000,00 euro.

Sesman, 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, María Rosario Echávarri Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2012171