252. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

1/2020 aparteko kredituaren espedientea. Behin betiko onespena

Pitillasko Udalak, 2020ko ekainaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 38.467,84 euroko aparteko kredituaren espedientea, honako jarduketa hauen kostuei aurre egiteko: “Proiektu eta obra-zuzendaritzako ordainsariak, Eguzkia Ingeniaritzak argiteria publikoa berritzeko honako kale hauetan: Beire, Cascajo, Espartal, Romeral, Dolomondos eta Travesía Nuestra Señora de Ujué”, eta proiektu horren obrak.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2020ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 28koan, eta epe horretan aurkeztu ziren erreklamazioak eta oharrak, ezetsi egin ziren 2020ko irailaren 28ko ohiko bilkuran, garaiz kanpokoak izateagatik, horrenbestez, behin betiko onetsitzat jotzen da, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

Gastuak:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 38.467,84 euro.

Diru-sarrerak:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 38.467,84 euro.

Pitillasen, 2020ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2012176