250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

163/2020 EBAZPENA, irailaren 28koa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira Carcarren goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko, eta zeinaren bidez zehazki deklaratzen baita instalazio horrek onura publikoa duela.

2020ko ekainaren 15ean, Carlos Sobrino San Martín jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, proiektuaren administrazio baimena eta onespena eskatu ditu honako instalazio elektriko hau jartzeko:

–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11107 (Erref.: 1298 - 100859976 FS/mi).

–Instalazioaren kokalekua: Carcarko udal-mugartea.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: berrituko da aireko linea bat, zirkuitu bikoitzekoa eta 13,2 kV-ekoa, izena duena “Cárcar” eta “Andosilla”, Carcarko transformazio eta banaketako azpiestaziokoa, 7. euskarriaren eta “Cárcar-Eliza” TZren artean. Hona hemen egin beharreko jarduketak:

  • Instalatuko dira bi euskarri berri (260.a eta 101.a) eta 522 metroko aireko linea bat (zirkuitu bikoitzekoa), 100-AL1/17-ST1A motako eroalearekin, aluminio-altzairuzkoa; halaber, instalatuko dira eskuzko ebakigailuen bi joko 101. euskarrian.
  • 4 euskarri desmuntatuko dira (96.a, 97.a, 100.a eta 101.a) eta aireko linea (zirkuitu bikoitzekoa), 278 eta 284 metrokoa; kableak dira, hurrenez hurren, LA-56 (100. euskarriaren eta “Cárcar-Eliza” TZren artean) eta LA-125 (97. euskarriaren eta 100.aren artean).
  • Lurpeko linea berri bat eginen da, 29 metrokoa (zirkuitu bikoitzekoa), 101. euskarriaren eta “Eliza-Cárcar” TZren artean; kablea da HEPRZ1 12/20 kV 3x1x240 mm² Al+H16.
  • Desmuntatuko da lurpeko linea bat, 14 metrokoa (zirkuitu bikoitzekoa), “Eliza-Cárcar” TZko fatxadaren eta TZren beraren barneko gelaxken artean; kablea da DHV 12/20 kV 3x1x240 mm² Al.

–Aurrekontua: 37.179,96 euro.

Betetzeko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa, jendaurrean jarri ziren I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza (2020ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 2koan, eta 2020ko uztailaren 3ko Diario de Navarran), eta Carcarko Udalari ere bidali zitzaizkion, ikusgai jar zitzan.

Ez da alegaziorik jaso.

Separata bidali zitzaion Carcarko Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2020ko ekainaren 16ko eta abuztuaren 4ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Espedientean badago txosten teknikoa (0003-0102-2020-000588), hain zuzen ere, Ingurumen Jarraipenaren Bulegoko buruak eta Ingurumen Eraginaren Ataleko buruak egindakoa, zeinean adierazten baita ez dela beharrezkoa ingurumen-ukipenetarako baimena jarduketa honetarako.

Separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2020ko ekainaren 16ko eta abuztuaren 3ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Espedientean badago txosten teknikoa (0001-0199-2020-000032 / VP057/20), Basoen eta Ehizaren Zerbitzuak emana, zeinean adierazten baita “instalazioak ez duela inolako altxonbiderik ukitzen eta, beraz, ez dela bidezkoa horri buruzko irizpiderik ezartzea”.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta betez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa,

EBAZTEN DUT:

1. Administrazio baimena ematea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aipatutako instalaziorako.

2. Zehazki deklaratzea instalazioak onura publikoa duela, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

4. Onestea instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Félix Sánchez Remírez industria ingeniari teknikoak sinatua. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

5. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

6. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

7. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioaren eskatzaileak lortu beharko ditu instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren emakida, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

8. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzura.

9. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

10. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ezen ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekurtsoan espediente zenbakia adierazi beharko da.

11. Ebazpen hau jakinaraztea Carcarko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko irailaren 28an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2011833