250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETAKO ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunak, 2020ko maiatzaren 13an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra (2020ko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 1ean).

Jendaurreko epea iragan baita inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Foru lege horren 277.1 artikuluak ezarritakoa bete beharrez, haren laburpena ematen da argitara.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen lansariak: 142.500,00 euro.

2. kapitulua.–Ondas. arrun. eta zerbitzuetako gastuak: 6.930,00 euro.

Gastuak, guztira: 149.430,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 149.430,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 149.430,00 euro.

Zubietan, 2020ko urriaren 14an.–Batasuneko burua, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2012177