250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Lurraren kontribuzioaren karga-tasa 2021erako

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko urriaren 9an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatuz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea):

Lehenbizikoa.–Karga-tasa ezartzea lurraren kontribuziorako: %0,245. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Bigarrena.–Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zizur Nagusiko iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2012157