250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Dirulaguntzen deialdi publikoa, xede dituenak garapenerako nazioarteko lankidetza proiektuak, 2020rako. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/528602). DDBN identifikazioa: 528602.

A) Onuradunak: pertsona juridikoak, legeari jarraikiz eratuak, inskribaturik daudenak Elkarteen Udal Erregistroan edo Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Erregistroan, eta dokumentazioa eguneraturik dutenak. Nafarroan eduki behar dute egoitza soziala edo delegazio iraunkorra eta aktiboa.

B) Xedea: garapen bidean diren herrialdeekin lankidetza proiektuak aurrera eramateko diru-laguntza, 2020. urtea.

C) Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es webgunean.

D) Zenbatekoa: 50.000 euro.

E) Eskaerak aurkezteko epea: 30 egun natural, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2012164