250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2020rako lan-egutegia

Tafallako Udaleko alkatearen 2020ko irailaren 24ko ebazpena, zeinaren bitartez onesten baita Tafallako Udalaren bulegoetan lan egiten duten langileendako 2020ko lan-egutegia.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 10ean eman 177/2019 Ebazpenari jarraikiz, horren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020. urteko asteguneko jaien egutegi ofiziala, eta abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin bat, horren bidez aldatu baitzen ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa eta ezarri baitzen urteko lanaldia, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako.

Ondorioz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–2020ko lan-egutegia onestea, Tafallako Udaleko bulegoetan lan egiten duten langileendako; beraz, larunbatetan eta igandeetan ez ezik, hurrengo egun hauetan ere udal bulegoak itxita egonen dira:

Nafarroako Gobernuak izendatutako jaiegunak, baita herriko jaiegun ofizialak ere:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Urtarrilaren 20a San Sebastian, Tafallako zaindaria.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen diren lanegunak:

–Abuztuaren 14, 17, 18, 19 eta 20a.

–Abenduaren 24a.

–Abenduaren 31.

Bigarrena.–Tafallako Udaleko bulegoetan egiazko 1.592 lanordu egin beharko dira urtean. Lanaldia 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, eta honela banatuko da, oro har: astelehenetik ostiralera, 07:45etik 15:00ak arte. Udal langileen sindikatuen ordezkariek udal bulegoetako langileen ordutegiaren malgutasunari buruz egin proposamena dela eta, erabakitzen da ezen nahitaez aritu beharko dutela 08:15etik 15:00etara; gainerako 30 minutuak langileek nahi erara egin ahalko dituzte, malgutasunez, 07:45etik 08:15era eta 15:00etatik 15:30era bitarte.

Hirugarrena.–Zerbitzuaren beharren ondorioz bestelako lanaldi mota bat duten udal langileei ez zaie aplikatuko aurreko paragrafoetan aipaturiko lanaldiaren banaketa.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea eta Tafallako Udaleko alor guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2020ko irailaren 24an.–Alkate udalburua, Jesús M. Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2011283