250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean ondotik zehazten den espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutako pertsonek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: Iberembal SL.

Jarduera: jarduera sailkatuaren aldaketa, atmosferarako iturri kutsatzaileak aldatzeagatik.

4. nabe biltegia handitzea, eta tapak biltegiratzeko karpa berria.

Tokia: Marinal bidea, z.g.

San Adrianen, 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2012237