250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

28/2020 EBAZPENA, urriaren 16koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak emana, Leozko balorazio txostena onesten duena.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 6ko 24/2020 Ebazpenaren bidez, Leozko balorazio txostena berrikusteko batzorde mistoa eratzea erabaki zen.

2020ko urriaren 8an egindako bilkuran, batzorde mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lur-Ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Leozko balorazio txostena onestea, batzorde mistoak 2020ko urriaren 8ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean, hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Laugarrena.–Leozko balorazio txostenaren testu osoa Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratzeko agintzea:

https://catastro.navarra.es/servicios/Ponencias.aspx

Bosgarrena.–Ebazpen hau Leozko Udalari igortzea, onetsitako balorazio txostenaren kopiarekin batera.

Iruñean, 2020ko urriaren 19an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F2012236