250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Alde Zaharrerako sarbideak erregulatzen dituzten arauetan. Onespena

Alde Zaharrera sartzeko kontrol-sistemetan emandako aldaketak ikusita, beharrezkoa da RCC 04-OCT-17 (1/CC) ebazpena aldatzea, zeinaren bidez arautzen baitira Alde Zaharrerako sarbideak.

Ikusirik Iruñeko Hiriko Mugikortasunaren Udal Ordenantzaren 18. artikulua, non honako hau esaten baita: “Sarbide kontrolatuko eremuak udal-organo eskudunak emandako xedapen baten bidez arautuko dira”.

Ikusirik DAL 21-JUN-19 (11/AL) Alkatetzako Xedapenaren bidez Herritarren Segurtasuneko Alorrari emandako eskumenak,

EBATZI DUT:

Alde Zaharrerako sarbideak erregulatzen dituzten arauak aldatu eta onestea, ebazpen honi atxikitako testuan xehatutakoaren arabera.

Aipatutako aldaketak indarrean egonen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2020ko urriaren 7an.–Herritarren Segurtasuneko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Javier Labairu Elizalde.

ALDAKETA, ALDE ZAHARRERAKO SARBIDEAK ERREGULATZEN DITUZTEN ARAUETAN

ATARIKOA

Iruñeko Udalaren xedapen honen xedea da hiriko alde berezienak babestea, lehentasunezko helburua izaki Alde Zaharraren babesa. Horretarako, kontuan harturik Alde Zaharreko kaleen bide-azpiegituraren berezitasunak, tratamendu berezia eman behar zaio eremu horri.

Udal-administrazioak, arauketa honen bitartez, berariaz eta Iruñeko Hiriko Mugikortasunaren Udal Ordenantzatik bereizita, baina haren arau-markoaren barruan, arautu behar ditu hiriko Alde Zaharrerako ibilgailuen sarbidea, egonaldia eta zirkulazioa, kontuan harturik kaleen estutasuna, bertako negozio gehienen berezitasunak, oinezkoen zirkulazio handia, aparkatzeko beharrak edota bertako monumentu-alde guztien ezaugarri bereziak.

Hori horrela, Antolaketa-sistema arautzen duten honako artikulu hauek ezarri dira:

I. TITULUA

Eskumena, helburuak eta ukitutako eremua

1. artikulua. Eskumenak.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak 7. artikuluan, udalerriei ematen dizkie, besteak beste, honako eskumen hauek: beren titulartasunpeko herri barruko bideetako zirkulazioa antolatu eta kontrolatzea, Zirkulazioko Udal Ordenantzen bidez herri barruko bideetako erabilpenak arautzea –betiere bateragarri egite aldera erabiltzaile guztien artean aparkatzeko tokiak berdintasunean banatzea, ibilgailuen zirkulazioaren arintasunari eustea eta oinezkoek kaleak erabiltzea–, hiriko bideak zirkulaziora ixtea beharrezkoa denean eta ibilgailu jakin batzuei murriztea hiriko bideetan zirkulatzea.

Iruñeko Hiriko Mugikortasunaren Udal Ordenantzaren 17. artikuluak honako hau dio:

“Iruñeko Udalak sarbide murriztuko eremuak ezartzen ahalko ditu segurtasun arrazoiengatik edo hura aholkatzen duten beste edozein ziorengatik. Halako eremuetan guztiz edo parte batez murrizten ahalko dira ibilgailuen zirkulazioa eta aparkatzea, eta baldintza zehatzak xedatuko dira eremu horietako zirkulazioaren nondik norakoak zedarritzeko”.

Horrez gain, 18. artikuluak beste hau dio:

“Sarbide kontrolatuko eremuak udal-organo eskudunak emandako xedapen baten bidez arautuko dira.

Eremu horiek erregulatzen dituzten arauak urratzea administrazioko arau-haustetzat joko da zirkulazio eta bide-segurtasunari buruzko araudiarekin bat.”

2. artikulua. Helburuak.

Honako hauek dira xedapen honen helburuak:

1. Oinezkoen eta ziklisten zirkulazio segurua bermatzea Alde Zaharreko kaleetan.

2. Herritarrei sarbide ordenatua eta baketsua ahalbidetzea, saltoki, etxebizitza, kulturgune, ikastetxe, erakunde publiko eta monumentu-eremuetara.

3. Eremuko ekonomia eta garapena suspertzea.

4. Ibilgailu motordunen zirkulazioa gutxitzea Alde Zaharreko kaleetan.

5. Eremuan hiri-kalitaterik handiena lortzea, estetika hobetuz eta ibilgailu motordunek sortzen dituzten zaratak eta keak gutxituz.

3. artikulua. Ukitutako eremuak.

Zirkulazioaren arauketa berezi honek hiriko Alde Zaharra ukitzen du: bertako kaleen zerrenda I. eranskinean atxiki da, eta kaleen planoa, II. eranskinean. Nolanahi ere, honako kale hauek zedarritzen dute eremuaren perimetroa: Taconera kalea, Navas de Tolosa kalea, Sarasate pasealekua, Ahumada Dukearen kalea, Joan Labritekoaren kalea, Vergel kalea eta San Domingo kalea (San Domingoko Baratzeak).

II. TITULUA

Sarbideak: tokiak eta baldintzak

4. artikulua. Seinaleztapena:

1. Sarbide Kontrolatuko Eremura sartzeko bide guztietan zutikako seinaleak (R-100) paratuko dira adierazteko baimenik gabeko ibilgailuek debeku dutela bertan zirkulatzea, bai eta eremu osoa bizitegi-kalea dela adierazteko seinalea (S-28) eta, horrenbestez, honako hauek bete behar direla:

–Ibilgailuak gehienez ere 20 km/h-ko abiaduran ibil daitezke.

–Gidariek lehentasuna eman behar diete oinezkoei.

–Ibilgailuak seinale edo bideko marka bidez zedarritutako tokietan baino ezin dira aparkatu.

–Oinezkoek zirkulazio-eremu osoa erabil dezakete.

–Jolasak baimenduta daude, non eta ez duten oztopatzen oinezkoen edo ibilgailuen zirkulazioa.

–Oinezkoek ez diete gidariei alferrik traba eginen.

Halaber, Sarbide Kontrolatuko Eremutik irteteko tokietan zutikako seinaleak paratuko dira, ohartarazteko baimenik gabe zirkulatzeko debekua amaitzen dela eta berriz ere aplikagarriak direla zirkulazioko arau orokorrak. Eremu honen barruko aldean, horizontalki seinalatuko dira pintura berdeaz bizilagunen ibilgailuen aparkatze-tokiak (MUR) eta zuriaz gainerako aparkatze-tokiak, edota zutikako seinaleen bidez zein zoladuran bestelako egitura erabiliz.

2. Sarbide kontrolatuko eremura sartu eta hortik irteteko tokietan matrikulak irakurtzeko gailuak paratuko dira, irudiak grabatuko dituztenak, posible delarik, nolanahi ere, beste edozein kontrol-bide erabiltzea.

3. Sarbide Kontrolatuko Eremuaren barruan 2 zirkuitu gaituko dira bidaiariak utzi edo hartzeko, aldi mugatu baterako:

–Merkatuko kaleko geralekua: sarrera, San Domingo kaletik-Merkatuko kalea-Irteera, San Domingoko baratzeetako parketik (Hezkuntzako atzeko aldean).

–Joan Labritekoaren kaleko geralekua: sarrera, Joan Labritekoaren kaletik (Labrit pilotalekua)-Joan Labritekoaren kalea-Irteera, Joan Labritekoaren kaletik (San Agustin kalea).

5. artikulua. Sartu eta irteteko tokiak. Matrikulen egiaztapena:

Sarbide kontrolatuko eremura sartu eta hortik irteteko nahitaez sarbide-kontroletatik igaro behar da, zeinak honako kale hauetan dauden:

–Sarrera:

  • Joan Labritekoaren kalea (Labrit pilotalekua).
  • Estafeta kalea - Ahumada Dukearen kalea.
  • Espoz y Mina kalea - Ahumada Dukearen kalea.
  • San Ignazio etorbidea - Sarasate pasealekua.
  • San Anton kalea - Navas de Tolosa kalea.
  • Kale Berria (Aduanako Zokoko aparkalekua).
  • Kale Nagusia (San Lorentzo eliza).
  • San Domingo kalea (Hezkuntzako eraikina).
  • Vergel kalea (Frantziako portalea).

–Irteera:

  • Joan Labritekoaren kalea - San Agustin kalea.
  • Sarasate pasealekua - San Ignazio etorbidea.
  • Sarasate pasealekua, 38 - Navas de Tolosa kalea.
  • San Anton kalea - Navas de Tolosa kalea.
  • Kale Nagusia (San Lorentzo eliza).
  • San Domingoko baratzeetako parkea (Hezkuntzako atzeko aldean).
  • Vergel kalea (Frantziako portalea).

Horrenbestez, jomuga zein den eta horren arabera eginen dira sarrerak eta irteerak arestian aipatutako kontrolgune batetik edo bestetik, betiere xedapen honen I. eranskinean zehaztutakoen artean. Baimendutako kontrolguneek helmuga-kalera iristea ahalbidetzen dute, edo seinale bertikalek debekatzen badute, gunerik hurbilenera.

A motako baimena duten ibilgailuen kasuan eta B motako baimena duten motozikleten edo ziklomotorren kasuan, edozein kontrolgune erabiltzen ahalko da sartzeko zein irteteko, betiere bizilagunei edo bi gurpileko ibilgailuei mugatutako aparkatze-tokietan, hurrenez hurren, aparkatzeko bada.

Udalak beretzat gordetzen du aipatutako kameraren baten kokapena aldatzeko zein kamera berriak beste toki batzuetan paratzeko ahalmena, kontrol-sistemaren eraginkortasuna hobetze aldera, betiere aldaketa horien berri publikoki emanez.

6. artikulua. Ibilgailuen sarrera Alde Zaharreko Sarbide Kontrolatuko Eremura (SKE), eta bertan zirkulatzeko arau orokorrak:

1. Sarbidea:

–Bizikletak salbuetsita daude baimena eskatzetik.

–Salbuetsita daude baimena eskatzetik Merkatuko kaleko geralekura zein Joan Labritekoaren kaleko geralekura sartzen diren ibilgailuak, baldin eta sartu eta irten bitartean 15 minutu baino gehiago ez badituzte ematen eta haien baimendutako gehieneko masa 5.500 kg-tik gorakoa ez bada.

–Gainerako ibilgailuen kasuan, sarbide kontrolatuko eremura sartzeko, betiko, aldi baterako edo une jakin baterako, eta matrikula bakoitzerako, horretarako eskubidea ematen duen banako baimena eduki behar da, non zehaztuko baitira bete beharreko baldintzak, sartzeko baimendutako ordutegiaz, sartzeko/irteteko tokiaz, eremuaren barruan egon daitezkeen denboraz eta baimenaren indarraldiaz bezainbatean. Horretarako alta hartuta egon beharko dute erabiltzaile gisa Alde Zaharrera sartzeko kontrol-sisteman, honako bide hauen bidez:

  • http://policia.pamplona.es eta http://www.pamplona.es webguneak.
  • Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasuneko Alorra.
  • Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB): (Aurretiko hitzordua).

–Sarbide kontrolatuko eremura une jakin batean sartu behar denean, zamalan txikiak egiteko edo pertsonak haien etxebizitzetara eramateko, banakako baimena eskatu beharko da sartu ahal izateko. Ezin izanen da, inolaz ere, salgairik banatu, baldin eta ez bada premiazkoa, unean-uneko sarbide eskaerak bata bestearen jarraian elkartu edo baimendutako ordutegia zein denbora luzatu. Horregatik guztiarengatik automatikoki ezezkoa emanen zaie unean-uneko sarbide eskaerei, baldin eta matrikula horiek sarbide-aldi baimendu bat izan badute aurreko 60 minutuetan. Sartzeko beharra duen ibilgailuaren matrikula, data, ordua eta tokiaren informazioa interesdunak berak zuzenean sartuko du sarbide-kontroleko sisteman, jazoera baino lehen, honako bide hauen bidez:

  • “Tok-Tok”, Google Play edo App Store delakoetan eskuragarri.
  • http://policia.pamplona.es eta http://www.pamplona.es webguneetan.
  • Herritarrendako Arreta Zerbitzua Tel.: 010 - 948420100 (erabiltzaile partikularrak soilik).
  • Herritarren Segurtasuneko Alorra.
  • Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB) (Aurretiko hitzordua).

Sarbide kontrolatuko eremuan gehienez ere 30 minutuz egoten ahalko dira ibilgailuak, sartzen direnetik atera arte, eta ezin izanen dira aparkaturik egon 15 minututik gora.

–Bat-batean gertatutako larrialdi bat izatekotan, gehienez ere 72 orduko epea izanen da sarbidearen unetik aitzina, sartzea eragin zuten zioak justifikatu eta horien berri emateko, honako bide hauetatik:

  • Herritarrendako Arreta Zerbitzua Tel.: 010 - 948420100.
  • Herritarren Segurtasuneko Alorra.
  • Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB) (Aurretiko hitzordua).

2. Zirkulazio-arau orokorrak:

–Sarbide kontrolatuko eremura sartzea eskatzen duten ibilgailuek indarrean eduki behar dituzte aseguru-poliza eta IATren aldeko txostena.

–Sarbide kontrolatuko eremuan zirkulatu ahal izateko aldi baterako edo betiko baimena eskuratu dezaketen ibilgailuen baimendutako gehieneko masa 5.500 kg-koa izanen da. Hortik gorako baimendutako gehieneko masa duten ibilgailuen sarbidea mugatuta egonen da Herritarrendako Segurtasuneko Alorreko Zuzendaritzak emandako baimenetara eta bertan agertzen diren mugekin.

–Ezin izanen da unean-unean sartzeko eskaerarik egin ibilgailuaren baimendutako gehieneko masa 5.500 kg-tik gorakoa bada.

–Sarbide kontrolatuko eremuan seinaleztaturiko aparkatze-tokiak baimen bakoitzaren baldintza zehatzen arabera erabiliko dira. Honako aparkatze guneak sartzen dira honetan:

  • Bizilagunei erreserbatutako aparkatze gunea (MUR).
  • Desgaitasuna duten pertsonendako erreserbatutakoak.
  • Aparkatze-tokietarako erreserba guneak.
  • Moto eta ziklomotorrei erreserbatutako guneak.

–Gidariek aparkatzen ahalko dute horretarako bide-markaren bitartez seinaleztaturik dauden tokietatik kanpo, baldin eta norbait bere etxebizitzara eramateko, zamalanetarako edo berariaz baimendutako bestelako jarduerak egiteko bada, honako baldintza hauekin bat:

  • Behar-beharrezko denbora baino ez erabiltzea, eta edonola ere baimen bakoitzean jasota dauden berariazko baldintzekin bat egitea.
  • 1,5 metroko tartea gorde behar dute, gutxienez, ibilgailuaren eta fatxadaren artean.
  • Ez dute oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa eragotzi edo oztopatuko, ez eta atari, saltoki edo baimendutako pasabideen sarbideak ere.
  • Kalearen luze-zabal urriarengatik aurreko puntu horiek ezin badira bete, debekaturik egonen da bertan aparkatzea.
  • Noranzko bakarreko kaleetan, arauzkotzat joko da zamalanak eskuineko aldean egitea hilabete bikoitietan (otsaila, apirila, ekaina, abuztua, urria eta abendua), eta ezkerrekoan hilabete bakoitietan (urtarrila, martxoa, maiatza, uztaila, iraila eta azaroa), honako hauetan salbu: Gazteluko plaza, San Nikolas plaza, San Jose plaza, Mercaderes kalea eta Ziudadela kalea. Toki horietan oinezkoen zein ibilgailuen zirkulazioa gutxien oztopatzen den eremuetan eginen da.

–Nolanahi den, baimena edukita ere, eremura sartzeko motiboa eduki behar da, eta Herritarren Segurtasuneko Alorrak geroago eskatzen ahalko ditu eremura sartu beharra eragin zuten zioen gaineko agiriak. Aurkeztutako agiriak ikusita jotzen bada sartzea ez dagoela behar bezala justifikaturik, Herritarren Segurtasuneko Alorrak dagokion zehapen-espedientea irekiko du.

–Oinezkoen zirkulazio-dentsitatea handia denean –dela berez horra joan direlako dela galtzadan jarduerak egiten ari direlako–, ibilgailuak horra sartzeak arriskurik ekartzen badio jendearen segurtasunari, ibilgailuak ezin izanen dira sartu egoera hori aldatu arte. Halako kasuetan, Udaltzainen jarraibideei egin behar zaie men uneoro; izan ere, haiekin kontaktatu behar da telefonoz edo beste bide batez.

3. Xedapen honetan azaldutako irizpideekin bat, tamaina, masa, sarbidearen iraupena, egoteko tokia, aparkatzeko tokiaren aldi baterako erreserba eta abar direla-eta sartzeko baimendu ezin diren ibilgailu guztiak Bide Publikoa Okupatzeko Ekitaldiendako Berariazko Sarbidearen bidez arautuko dira. (Iruñeko hiriko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantzaren 44. artikulua).

III. TITULUA

Irizpideak, Sarbide Kontrolatuko Eremura (SKE) sartzeko, bertan egoteko eta funtzionatzeko

7. artikulua. Baimenak (motak):

Aldi baterako zein betiko sarbidea duten ibilgailuen matrikulei alta emanen zaie baimen mota bakoitzean ezarritako irizpideen arabera, betiere honako modalitate hauekin bat:

A. 1. Sektoreko (MUR) eta Sarasate pasealekua-2. Sektoreko (MUG) bizilagun-txartela duten ibilgailuak (sarbide kontrolatuko eremuaren barruko sektoreak).

1.–MUR eta MUG eremuetako erabiltzaile direnei zuzendua.

2.–Automatikoki sartuko dira, ofizioz, sarbide kontrolatuko eremuaren barruan zedarritutako sektorean indarreko bizilagun-txartela duten ibilgailua eta bizilaguna. Bizilagun-txartela berritu ezean edo hari uko eginez gero, ofizioz baja emanen zaio ibilgailuari, eta ezin izanen da berriz sartu beste baimen bat izan arte.

3.–Baimena edukiko dute sarbide kontrolatuko eremu osoan barna zirkulatzeko, edozein kontrol gunetik igarotzeko eta horretarako prestatu diren aparkatze-tokietan aparkatzeko.

4.–Egonaldia, sarbide kontrolatuko eremuan, honelakoa izanen da:

–Mugagabea, ibilgailua aparkaturik badago horretarako prestatu den aparkatze-toki batean.

–Seinaleztaturiko toki batean aparkatu ezean, zamalan txikiak egiten ahalko dira kasuan kasuko etxebizitzaren ondoan, ezinbesteko denbora bakarrik erabilita eta 15 minutuz baino gehiagoz aparkaturik egon gabe. Halako kasuetan, sarbide kontrolatuko eremuan egin beharreko egonaldia gehienez ere 30 minutukoa izanen da.

B. Sarbide kontrolatuko eremuko etxebizitza batean bizi diren bizilagunak.

1.–Baimen hau honako hauei zuzenduta dago:

B.1. Ibilgailuak jabegoan, “renting”, “leasing” zein tankera horien araubidean dituzten bizilagunak, baldin eta ez badute ibilgailu horretarako MUR edo MUG eremuetarako baimenik.

B.2. Aldi baterako mugikortasun arazoak dituzten bizilagunak, baldin eta horiek direla medio ezin badituzte joan-etorriak bakarrik egin edo mendekotasun egoeran badaude. Gehienez bi ibilgailu gaituko dira horretarako.

B.3. 70 urtetik gorako bizilagunak. Gehienez bi ibilgailu gaituko dira horretarako.

B.4. Jabegoan ibilgailurik ez duten bizilagunak, baldin eta unean-unean beraien etxebizitzetan egin behar badituzte izaera pribatuko eta bolumen handiko zamalanak, unean-uneko sarbide eskaera egin beharko du jazoera baino lehen, eta hori posible ez balitz, 72 orduko epea izanen du gehienez ere, geroago, horren berri emateko.

2.–Aipatu baimenetako bat lortzeko, eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

B.1.

–Sarbide kontrolatuko eremuan erroldaturik egonez gero, ofizioz egiaztatuko da hala dela. Gainerako kasuetan, interesduna sarbide kontrolatuko eremuan bizi dela egiaztatzen duen agiria eta NANaren fotokopia aurkeztu behar dira.

–Ibilgailua eskatzailearen izenean badago, ofizioz egiaztatuko da dokumentazioa. Ibilgailua “renting”, “leasing” edo antzeko araubidean badago, kontratuaren kopia aurkeztu beharko da.

B.2.

–Sarbide kontrolatuko eremuan erroldaturik egonez gero, ofizioz egiaztatuko da hala dela. Gainerako kasuetan, interesduna sarbide kontrolatuko eremuan bizi dela egiaztatzen duen agiria eta NANaren fotokopia aurkeztu behar dira.

–Mugikortasun urriko pertsonentzako behin-behineko aparkatze-txartelaren fotokopia –Iruñeko Hiriko Mugikortasunaren Udal Ordenantzaren 45. artikuluaren 2. atalak aipatzen duena–, Mendekotasun Balorazioaren gaineko ebazpena edo mendekotasun-egoera egiaztatzen duen agiria.

B.3.

–Sarbide kontrolatuko eremuan erroldaturik egonez gero, ofizioz egiaztatuko da hala dela.

–Gainerako kasuetan, interesduna sarbide kontrolatuko eremuan bizi dela egiaztatzen duen agiria eta NANaren fotokopia aurkeztu behar dira.

B.4.

–Sarbide kontrolatuko eremuan erroldaturik egonez gero, ofizioz egiaztatuko da hala dela.

–Gainerako kasuetan, interesduna sarbide kontrolatuko eremuan bizi dela egiaztatzen duen agiria eta NANaren fotokopia aurkeztu behar dira.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute etxebizitzatik hurbilen den ibilbidean barna, salgaien zamalanak egiteko, eta B.2 eta B.3 kasuetan baimena jaso duten pertsonak beren etxebizitzetara eramateko, ezinbesteko denbora bakarrik erabilita eta 15 minutuz baino gehiagoz aparkaturik egon gabe. Sarbide kontrolatuko eremuan egin beharreko egonaldia gehienez ere 30 minutukoa izanen da.

Sarbide kontrolatuko eremuan ezin izanen dira egon, aldi berean, baimena duten ibilgailuetako bat baino gehiago.

4.–Jabegoko ibilgailuak sartzeko baimena behin betikoa izanen da, edo aldi baterakoa, “renting/leasing” edo tankera horren kontratuaren iraupenaren arabera.

Mugikortasun-arazoak dituzten bizilagunen kasuan, baimena gehienez ere urtebetekoa izanen da. Behin baimena iraungirik, bizilagunak oraindik ere badu mugikortasun-zailtasunik, aldi baterako beste baimen bat eskatu beharko du, dagokion txosten medikoa aurkeztuta.

Mendekotasun-egoeran den pertsona baten baimena behin betikoa izanen da.

70 urtetik gorako pertsonen kasuan, baimena behin betikoa izanen da.

Nolanahi ere, baimena edukitzeko eskubidea galduko da sarbide kontrolatuko eremuan bizitzeari utziz gero.

5.–Motozikleta edo ziklomotorren kasuan, baimena edukiko dute sarbide kontrolatuko eremu osoan barna zirkulatzeko, edozein kontrol gunetik igarotzeko eta, horretarako prestatu diren aparkatze-tokietan aparkatuz gero, epemugarik gabe aparkatzeko.

6.–Noizean behin bestelako ibilgailu batzuekin sartu behar izanez gero, unean-uneko sarbide eskaera egin beharko du jazoera baino lehen, eta hori posible ez balitz, 72 orduko epea izanen du, gehienez ere, sarbidetik aitzina, horren berri emateko.

C. Sarbide kontrolatuko eremuan kokaturiko garaje-toki baten jabeak edo errentariak.

1.–Sarbide kontrolatuko eremuan kokaturiko garaje-toki baten jabeei edo errentariei zuzendua.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako agiri hau aurkeztu behar da:

–Garaje-tokia erabiltzeko eskubidearen jabegoa egiaztatzen duen agiria, erabiltzailea garaje-tokiaren jabea ez denean.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute garajetik hurbilen den ibilbidean barna, garaje-tokian aparkatzeko eta bakarrik horretarako. Gidariak ez du baimenik edukiko ibilgailua geratu edo aparkatzeko sarbide kontrolatuko eremuan.

4.–Garaje-toki baten erabiltzaileak batzuk izanez gero, baimendutako ibilgailu bat baino ezin izanen da egon, aldi berean, sarbide kontrolatuko eremuan.

D. Erabilera pribatuko aparkatze-erreserba baten titularrak.

1.–Sarbide kontrolatuko eremuan kokatu eta erabilera pribatuko aparkatze-erreserba baten pertsona juridiko titularrei zuzendua.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

–Aparkaleku baterako eskaera baten kasuan, titulartasuna eta aparkatze-tokien kopurua egiaztatzen dituen agiria.

–Aparkatze-erreserben kasuan, titulartasuna, kokapena eta toki-kopurua.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute aparkalekutik edo erreserbatik hurbilen den ibilbidean barna, bertan aparkatzeko. Gidariak ez du baimenik edukiko ibilgailua geratu edo aparkatzeko sarbide kontrolatuko eremuan.

4.–Titularrei ibilgailuen kontrola errazteko eta soiltzeko, baimenean sartzen ahalko dira erreserban edo aparkalekuan zenbat aparkatze-toki eduki eta horiek halako bi ohiko matrikula baimendurik.

Baimenaren titularrak zuzenean txertatuko du unean-unean aparkalekura edo erreserbara sartu behar duen ibilgailuaren gaineko informazioa –sarrera- zein irteera-data eta ibilgailuaren matrikula– sarbide-kontroleko sisteman, horretarako erabilgarri jarritako bitarteko telematikoen bidez. Izapide hori eremura sartu baino lehen egin beharko da, eta hori posible ez balitz, 72 orduko epea egonen da, gehienez ere, horren berri emateko.

E. Erabilera publikoko aparkaleku baten titularrak.

1.–Sarbide kontrolatuko eremuan kokatu eta erabilera publikoko aparkaleku baten pertsona juridiko titularrei (erabiltzaileen kolektibitate zehaztugabea) zuzendua.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako agiri hau aurkeztu behar da:

–Titulartasuna eta toki-kopurua egiaztatzeko agiria.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute aparkalekutik hurbilen den ibilbidean barna, bertan aparkatzeko. Gidariak ez du baimenik edukiko ibilgailua geratu edo aparkatzeko sarbide kontrolatuko eremuan.

4.–Aparkatzeko tokiaren titularrak zuzenean txertatuko du sarbide kontrolatuko eremuan sartu behar diren ibilgailuen gaineko informazioa –sarrera- zein irteera-data eta ibilgailuen matrikula– sarbide-kontroleko sisteman, horretarako erabilgarri jarritako bitarteko telematikoen bidez. Izapide hori eremura sartu baino lehen egin beharko da, eta hori posible ez balitz, 72 orduko epea egonen da gehienez ere geroago horren berri emateko.

F. Sarbide kontrolatuko eremuan kokaturik dagoen merkataritza gune baten titularrak.

1.–Sarbide kontrolatuko eremuan kokaturik egon eta baimenduta zein jendearendako zabalik den merkataritza gune baten titularrei zuzendua.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidea baino ez da aurkeztu behar.

3.–Establezimenduaren titularrak bi ohiko ibilgailu bitarte sartzen ahalko ditu baimenean. Ibilgailu horiek ezin izanen dira aldi berean egon sarbide kontrolatuko eremuan.

4.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute, aparkalekutik hurbilen den ibilbidean, merkataritza gunea irekita dagoen egunetan eta zamalan txikiak egiteko baino ez, ezinbesteko denbora bakarrik erabilita eta 15 minutuz baino gehiagoz aparkaturik egon gabe. Sarbide kontrolatuko eremuan egin beharreko egonaldia gehienez ere 30 minutukoa izanen da.

5.–Dendaren titularrak unean-uneko sarbideak eskatzen ahalko ditu sarbide kontrolatuko eremura sartu behar diren establezimenduen bezeroentzat, betiere bolumen, pisu edo beste zerbaitengatik beharrezko diren zamalanak egiteko, eta bakarrik horretarako. Ibilgailua identifikatzeko datuez gain, emandako zerbitzuari dagokion faktura-zenbakia ere aurkeztu behar da, zeina Herritarren Segurtasuneko Alorrak eskatzen ahalko baitu, sarrera bakoitza eragin zuten zioak ikuskatze aldera. Eremuan egoteko aldia zamalan txikiak egiteko erabiliko da, ezinbesteko denbora bakarrik erabilita eta 15 minutuz baino gehiagoz aparkaturik egon gabe. Oinezkoen eremuan egin beharreko egonaldia gehienez ere 30 minutukoa izanen da.

Establezimenduaren titularrak zuzenean txertatuko du puntualki sarbide kontrolatuko eremuan sartu behar duen ibilgailuaren gaineko informazioa –data eta ibilgailuaren matrikula– sarbide-kontroleko sisteman, horretarako erabilgarri jarritako bitarteko telematikoen bidez. Izapide hori eremura sartu baino lehen egin beharko da, eta hori posible ez balitz, 72 orduko epea egonen da gehienez ere geroago horren berri emateko.

6.–Salgaien zamalanak ahal dela jatorrizko edo xedezko establezimendutik edo higiezinetik hurbilen dagoen aldean eginen dira. Ez dira ezein kasutan ere, ez bildu ez utziko lurrean.

G. Zamalanak.

1.–Industria- eta merkataritza-ibilgailuak dituen enpresako titularrei zuzendua, baldin eta zamalanetan ari badira zirkulazioko sarbide kontrolatuko eremuetan.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako hau aurkeztu behar da:

–Garraioan aritzeko administrazio-baimenaren kopia, administrazio eskudunak emana, hori nahitaezkoa bada.

–Garraioan aritzeko administrazio-baimena nahitaezkoa ez bada, interesdunak egiaztatu beharko du alta hartua duela Ekonomia-jardueren gaineko Zergan (EJZ).

3.–Sarbide kontrolatuko eremura sartu eta bertatik zirkulatzen ahalko da astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 11:00etara eta 14:00etatik 16:30era, eta larunbatetan, 08:00etatik 11:00etara, jaiegunetan salbu.

4.–Sarbide kontrolatuko eremuan egin beharreko egonaldia zamalanetarako bakarrik erabiliko dute, horretarako behar-beharrezkoa den denbora baino ez baliatuta, eta ezin izanen dute aipatutakoez besteko zereginik egin.

5.–Salgaien zamalanak ahal dela jatorrizko edo xedezko establezimendutik edo higiezinetik hurbilen dagoen aldean eginen dira. Ez dira ezein kasutan ere, ez bildu ez utziko lurrean.

H. Obrak, etxe-aldaketak eta etxez etxeko konponketa-lanak.

1.–Industria- eta merkataritza-ibilgailuak dituen enpresako titularrei zuzendua, baldin eta etxe-aldaketak, obrak eta etxez etxeko konponketa-lanak egiten badituzte sarbide kontrolatuko eremuetan.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako hau aurkeztu behar da:

–Garraioan aritzeko administrazio-baimenaren fotokopia, administrazio eskudunak emana, hori nahitaezkoa bada.

–Garraioan aritzeko administrazio-baimena nahitaezkoa ez bada, interesdunak egiaztatu beharko du alta hartua duela Ekonomia-jardueren gaineko Zergan (EJZ).

2.–Sarbide kontrolatuko eremura sartu eta bertatik zirkulatzen ahalko da astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 11:00etara eta 14:00etatik 16:30era, eta larunbatetan, 08:00etatik 11:00etara, jaiegunak salbu.

4.–Sarbide kontrolatuko eremuan egin beharreko egonaldia zamalanetarako bakarrik erabiliko dute, horretarako behar-beharrezkoa den denbora baino ez baliatuta, eta ezin izanen dute aipatutakoez besteko zereginik egin.

5.–Salgaien zamalanak ahal dela jatorrizko edo xedezko establezimendutik edo higiezinetik hurbilen dagoen aldean eginen dira. Ez dira ezein kasutan ere, ez bildu ez utziko lurrean.

I. Larrialdietako ibilgailuak.

1.–Honako zerbitzu hauek ematen dituzten ibilgailuen titularrei zuzendua: suteak itzaltzekoak, polizia, babes zibila, hileta-autoak eta anbulantziak.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako informazio hauek eman beharko dira:

–Aukeran, ahal dela, zerbitzu bakoitzak matrikulen zerrendak emanen ditu eta horiek matrikula-sisteman irauliko dira.

–Bestela, ibilgailuak behar bezala errotulaturik eta identifikaturik badaude atzeko aldean, egindako sarrerak ofizioz baimenduko dira.

3.–Baimena edukiko dute egunaren edozein unetan edozein kontrol gunetatik sartzeko eta sarbide kontrolatuko eremuan egoteko, betiere esleitu zaizkien larrialdiko edo zaintzako zereginetan ari direlarik.

J. Autotaxiak.

1.–Turismo-ibilgailuen sailean bidaiarien zerbitzu publikoari atxikitako ibilgailu baten titularrei zuzendua.

2.–Honako prozedura hau erabiliko da baimena lortzeko:

–Automatikoki irauliko dira matrikulak irakurtzeko sisteman Iruñerriko Mankomunitatearen Lizentzia-sisteman sartuta dauden ibilgailuak.

–Aurreko puntuan sartuta ez dauden gainerako interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute administrazio eskudunak emandako administrazio-baimenaren fotokopiarekin eta ibilgailuaren matrikularekin batera.

3.–Baimena edukiko dute egunaren edozein unetan edozein kontrol gunetatik sartzeko, betiere zerbitzua ematen ari direlarik tarifaren argi-seinalea piztuta eta zerbitzuaren jomuga edo abiapuntua sarbide kontrolatuko eremuan bada. Ezin izanen da egon sarbide kontrolatuko eremuan behar den denbora baino gehiago, eta, nolanahi dela, inoiz ere 20 minutu baino gehiago.

K. Bidaiarien ohiko garraiobide publikoak.

1.–Bidaiarien ohiko garraiobide publikoko ibilgailu baten titularrei zuzendua, betiere sarbide kontrolatuko eremuaren barruan zerbitzua ematen duten lineetan lanean ari badira.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

–Iruñerriko Hiri Garraioaren kasuan: Iruñerriko Mankomunitateak matrikulen zerrenda emanen du, eta horiek matrikulak irakurtzeko sisteman irauliko dira.

–Bidaiarien gainerako ohiko garraiobideen kasuan: Garraio-baimenaren kopia, zerbitzu hau ematen duten ibilgailuen matrikulekin eta ibilbideen deskribapenarekin.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuaren barruan zirkulatzen duten lineetako ibilgailuek zerbitzua zein ibilbidetan barna ematen duten eta hortik sartu edo ateratzen ahalko dira.

L. Administrazio publikoetako ibilgailu ofizialak.

1.–Iruñeko Udalari, Iruñerriko Mankomunitateari, Nafarroako Gobernuari eta ibilgailu ofizialak dituzten gainerako administrazioei zuzendua, betiere ibilgailu horien sarrera behar bezala justifikatzen bada.

(Baimen hau D motako baimenaz bestekoa da; izan ere, D motakoan ibilgailuek emanak dizkieten erreserba guneak erabiltzen dituzte).

2.–Administrazioek matrikulen zerrendak emanen dituzte, eta horiek matrikulak irakurtzeko sisteman sartuko dira.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute, jomugatik hurbilen den ibilbidean, salgaien zamalan txikiak egiteko eta pertsonak edozein egun eta ordutan garraiatzeko, ezinbesteko denbora bakarrik erabilita eta 15 minutuz baino gehiagoz aparkaturik egon gabe. Oinezkoen eremuan egin beharreko egonaldia gehienez ere 30 minutukoa izanen da.

M. Iruñeko Udalaren zerbitzuak esleituak dituzten enpresen ibilgailuak.

1.–Iruñeko Udalaren esleipena jaso duen enpresa baten titularrei zuzendua, baldin eta haien ibilgailuetan Iruñeko Udalaren logotipoaren errotulua agertzen bada eta eremura sartu beharra behar bezala justifikatzen bada.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako hau aurkeztu behar da:

–Azalpen bat, arrazoitzeko zergatik sartu behar duten sarbide kontrolatuko eremuan.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute jomugatik hurbilen den ibilbidean barna, baimenean zehaztutako mugekin bat, eta ezinbesteko denbora bakarrik erabilita. Ibilgailuak ezin izanen dira sarbide kontrolatuko eremuan egon, egiten ari diren zereginetarako beharrezkoak ez badira.

4.–Baimenaren indarraldia esleipenak zenbat iraun eta hainbestekoa izanen da.

N. Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelaren titularrak.

1.–Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelaren titularrei zuzendua.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako hau aurkeztu behar da:

–Mugikortasun urriko pertsonentzako aparkatze-txartelaren fotokopia.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute jomugatik hurbilen den ibilbidean barna, eta horretarako prestaturiko tokietan aparkatu. Txartela ongi ikusteko moduan jarri beharko dute.

4.–Bi ohiko ibilgailutarako har daiteke alta.

5.–Sarbide kontrolatuko eremura sartzeko baimenen indarraldia txartelarena bera izanen da, eta gehienez ere 5 urtekoa.

O. Ostalaritza-establezimenduak.

1.–Ostalaritza-establezimendu baten titularrei zuzendua, baldin eta hori sarbide kontrolatuko eremuan kokaturik badago.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako agiri hau aurkeztu behar da:

–Aparkaleku baterako eskaera baten kasuan, titulartasuna eta aparkatze-tokien kopurua egiaztatzen dituen agiria.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute jomugatik hurbilen den ibilbidean barna, ostatu hartzeko erreserbaren aldia zein den eta horrekin bat.

Sarbide kontrolatuko eremuan egin beharreko egonaldia ekipajea establezimenduaren ondoan uzteko eta bertatik hartzeko bakarrik erabiliko dute, horretarako behar-beharrezkoa den denbora baino ez baliatuta, eta, betiere 30 minutuko aldia gainditu gabe. Ez dute baimenik edukiko ibilgailua geratu edo aparkatzeko sarbide kontrolatuko eremuaren gainerako aldean. Ostatu hartzearekin batera aparkatze-tokia ere hartzen badute, ez dute izanen mugarik sartzeko aldiez eta egon beharreko denboraz bezainbatean, azken hori, betiere, emandako garaje-tokian aparkatzen badute.

4.–Ostalaritza-establezimenduaren titularrak zuzenean txertatuko du unean-unean edo aldi baterako sarbide kontrolatuko eremuan sartu behar duen ibilgailuaren gaineko informazioa –data eta ibilgailuaren matrikula– sarbide-kontroleko sisteman, horretarako erabilgarri jarritako bitarteko telematikoen bidez. Izapide hori eremura sartu baino lehen egin beharko da, eta hori posible ez balitz, 72 orduko epea egonen da gehienez ere geroago horren berri emateko.

5.–Establezimenduaren titularrak bi ohiko ibilgailu bitarte sartzen ahalko ditu baimenean. Ibilgailu horiek ezin izanen dira aldi berean egon sarbide kontrolatuko eremuan.

Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute establezimendutik hurbilen den ibilbidean barna, eta zamalan txikiak egin, ezinbesteko denbora bakarrik erabilita eta 15 minutuz baino gehiagoz aparkaturik egon gabe. Sarbide kontrolatuko eremuan egin beharreko egonaldia gehienez ere 30 minutukoa izanen da.

P. Larrialdietako zerbitzu teknikoa.

1.–Larrialdietako zerbitzu teknikoko enpresa baten titularrari zuzendua, baldin eta beren zereginak zamalanen ordutegiaren barruan egiterik ez eta esku-hartzea premiazkoa bada.

2.–Baimen hau lortzeko aurrez H motako baimena eduki beharko dute (Obrak, etxe-aldaketak eta etxez etxeko konponketa-lanak).

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute, jomugatik hurbilen den ibilbidean, eta barruan geratu zamalanen ordutegitik kanpo, larrialdi-zerbitzua ematen amaitu arte, eta gehienez ere 60 minutuz.

4.–Baimenaren titularrak zuzenean txertatuko du sarbide kontrolatuko eremuan zamalanetarako ordutegitik kanpo sartu eta bertan egon behar duen ibilgailuaren gaineko informazioa –data eta ibilgailuaren matrikula– sarbide-kontroleko sisteman, horretarako erabilgarri jarritako bitarteko telematikoen bidez. Izapide hori eremura sartu baino lehen egiten ahalko da, eta hori posible ez balitz, 72 orduko epea egonen da gehienez ere geroago horren berri emateko.

Larrialdi-zerbitzu bakoitzeko eskatu beharko da unean-uneko sarbidea, eta egindako zerbitzuaren albarana edo faktura eskatzen ahalko zaie.

Q. Etxez etxeko janari-banaketa.

1.–Etxebizitza partikularretan ibilgailuen bidez janaria banatzen duten enpresei zuzendua.

2.–Baimen hau lortzeko, eskabidearekin batera honako hau aurkeztu behar da:

–Garraioan aritzeko administrazio-baimenaren fotokopia, administrazio eskudunak emana, hori nahitaezkoa bada.

–Garraioan aritzeko administrazio-baimena nahitaezkoa ez bada, interesdunak egiaztatu beharko du alta hartua duela Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (JEZ).

3.–Baimena edukiko dute egunaren edozein unetan edozein kontrol gunetatik sartu edo irteteko eta jomugatik hurbilen den ibilbidean barna zirkulatzeko, betiere zerbitzua ematen ari direlarik sarbide kontrolatuko eremuan. Ezin izanen da egon sarbide kontrolatuko eremuan behar den denbora baino gehiago, eta, nolanahi dela, inoiz ere 20 minutu baino gehiago.

R. Baimena, ekitaldi-ospakizunetarako.

1.–Ospakizun erlijiosoetan eta zibiletan, edo bestelako ekitaldietan, hala nola erakusketa, azoka, jolas- edo kultura-ekitaldietan, parte hartzen ari direnei zuzendua.

2.–Sartzeko baimena lortzeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantzan jasotakoa (V. titulua) eta Herritarren Segurtasuneko Zinegotzitza Ordezkariak emaniko ebazpena bete beharko da, hain zuzen, espediente zenbaki hau duena: RPC 03-JUN-05 (17/PC). Eta eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu behar dira:

–Sarrera justifikatzeko informazio ulerterraza.

–Iraupena.

–Okupatu beharreko eremuak.

–Ekitaldian parte hartuko duten matrikulen zerrenda.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute, jomugatik hurbilen den ibilbidean, ezinbesteko denbora bakarrik erabilita.

S. Guardiako farmaziak.

1.–Sarbide kontrolatuko eremuaren barruan kokaturik dagoen farmazia baten titularrei zuzendua, guardian dagoen aldiarekin bat, merkataritza-ordutegitik kanpo, bezeroak irits daitezen beren ibilgailuaz, farmazia-ingurura.

2.–. Farmaziaren titularrak zuzenean txertatuko du puntualki sarbide kontrolatuko eremuan sartu behar duen ibilgailuaren gaineko informazioa –data eta ibilgailuaren matrikula– sarbide-kontroleko sisteman, horretarako erabilgarri jarritako bitarteko telematikoen bidez. Izapide hori eremura sartu baino lehen egin beharko da, eta hori posible ez balitz, 72 orduko epea egonen da gehienez ere geroago horren berri emateko.

3.–Sarbide kontrolatuko eremuan barna zirkulatzen ahalko dute guardiako-farmaziatik hurbilen den ibilbidean barna, ezinbesteko denbora bakarrik erabilita, betiere 30 minutu baino gehiago egon gabe sarbide kontrolatuko eremuan.

T. Zirkulatzeko txartel bereziak dituzten ibilgailuak.

Txartelak zein baldintzatan eman eta horiek bete beharko dituzte, Herritarren Segurtasuneko Zinegotzitza Ordezkariak emaniko ebazpenarekin bat; hain zuzen, espediente zenbaki hau duena: CIRC_VARIOS/2016/1.

U. Egoera bereziak.

Udalak ulertzen du gerta daitezkeela aurreko puntuetan jasotako egoerez besteko batzuk, bereziak izateagatik jasota ez daudenak baimen jakin batean. Horregatik, Udalak salbuespenez ematen ahalko ditu baimen bereziak sarbide kontrolatuko eremuan zirkulatzeko.

Interesdunak eremura sartzeko dituen arrazoiak azalduko ditu, bai eta aurrekoez besteko inguruabar berezien berri eman ere.

Eskaera erregistroetako baten bidez tramitatuko da eta Herritarren Segurtasuneko Alorreko zuzendaritzari zuzendu behar zaio. Interesdunak ez du baimenik edukiko eremura sartzeko harik eta baimenaren baieztapena jaso arte.

IV. TITULUA

Kontrola, zaintza eta eskaerak

8. artikulua. Baimenen gaineko azterketa eta kontrola:

1. Herritarren Segurtasuneko Alorrari dagozkio behin betiko baimenak emateko alderdi teknikoak eta administraziokoak.

2. Alde Zaharreko sarbide kontrolatuko eremura sartzeko, bertan egoteko eta zirkulatzeko baldintzak ez betetzeak eragindako zehapen-espedienteak tramitatzea Herritarren Segurtasuneko Alorrari dagokio, betiere Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko arauek ezarritakoarekin bat, bai eta, Udaltzaingoaren bitartez, zerbitzuaren zaintza, diziplina, behin behineko baimenak ematea eta matrikulak irakurtzeko gailuak erabiltzea ere.

3. Aldian-aldian kontrolak eginen dira, Alde Zaharreko sarbide kontrolatuko eremura sartzeko baimenen baldintzak betetzen direla egiaztatzeko. Hori horrela, baimenaren eskatzaileei edo organo proposatzaileei eskatzen ahalko zaizkie baldintzak betetzen direla justifikatzen duten agiriak.

9. artikulua. Baimen-eskaerak eta berritzekoak:

1. Interesdunek orok –pertsona fisikoak edo juridikoak direla– edozein baimenetarako eskaera egin baino lehen, alta hartu behar dute, bai eta identifikatu eta kautotu ere, Iruñeko Udalak herritarren eskura jarritako komunikazio-bide birtualean.

Tramite hori egiteko, pertsona juridikoek sinadura elektronikoko sistema eduki beharko dute, Iruñeko Udalak onartua.

Sinadura elektronikorik ez duten pertsona fisikoen kasuan, prozedura bat jarriko da interesdunen eskura, zuzen identifikatu daitezen.

2. Sisteman hartutako altak eta behin betiko, aldi baterako zein unean uneko baimen-eskaerak aurkeztu behar dira xedapen honetan kasu bakoitzerako ezarritako dokumentazioarekin batera, online baliabide hauen bitartez:

–http://policia.pamplona.es eta http://www.pamplona.es webguneetan.

–Smartphonetarako “Tok-Tok” APPa, eskuragarri dagoena Google Playn Androidentzat, eta Apple Storen IOSentzat.

Interesdunak ezin baditu baimenak online kudeatu, hona jotzen ahalko du:

–Herritarrendako Arreta Zerbitzua. (Tel.: 010 edo 948948420100).

–Aurrez aurre, Herritarren Segurtasuneko Alorrean (Iratxeko Monasterioaren k., 2), edo aurrez hitzordua eskatuta, Kondestablearen jauregiko Herritarren Arreta Bulegoan (Kale Nagusia, 2).

3.–2. puntuan aurreikusitako bideen bitartez egin ezin diren eskaerak –premiazkoak, behin-behinekoak eta unean unekoak–, Iruñeko Udaltzaingoak egiten ahalko ditu, ez ohiko izaeraz egin ere.

10. artikulua. Baimena galtzea:

1. Baimena emateko oinarritzat hartutako datuetan edo baldintzetan aldaketarik egonez gero, titularra beharturik dago horren berri ematera, baimena luzatuko den edo deuseztatuko den egiaztatzeko. Nolanahi ere, egiaztapen hori, posible bada, ofizioz eginen da, aldian-aldian, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten baimenak deuseztatu eginen dira. Ofizioz egiaztatzeak ez du baimenaren titularra salbuesten arestian aipatutako aldaketak jakinaraztetik.

2. Eremuaren funtzionamendua erregulatzen duten arauak behin eta berriz ez betetzeak espediente bat ekarriko du berekin, eta horren ondorioz ebazten ahalko da baimena aldi baterako edo behin betiko errebokatzea.

I. ERANSKINA

Sarbide Kontrolatuko Eremuan sartutako kaleen zerrenda eta baimendutako kontrolguneak helmuga-kalearen arabera (PDFa).

II. ERANSKINA

Planoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2011957