250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORREAGA

Ordenantza, Formatu unibertsalean belaunaldi berriko Telekomunikazio Zerbitzuak eskuratzeko Sareak hedatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Orreagako Udalak, 2020ko urriaren 6an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Belaunaldi berriko Telekomunikazio Zerbitzuak eskuratzeko Sareak hedatzea arautzen duen ordenantzan.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Orreagan, 2020ko urriaren 8an.–Alkatea, Luis Echeverria Echavarren.

Iragarkiaren kodea: L2012008