250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Udal dirulaguntzen deialdia, egin daitezen eskolaz kanpoko ekintzak gizartearen, hezkuntzaren, kirolaren eta kulturaren arloetan, 2020-2021. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/525524). DDBN (Identifikazioa): 525524.

A) Onuradunak: Orkoiengo familiak.

B) Xedea: prozedura bat ezartzea, dirulaguntzak eman daitezen, Orkoiengo umeek egin ditzaten eskolaz kanpoko jarduerak gizartearen, hezkuntzaren, kirolaren eta kulturaren arloetan.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

D) Zenbatekoa: gehienez ere, 30 euro ume bakoitzeko.

E) Eskabideak aurkezteko epea hasiko da oinarri hauek Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (DDBN) argitaratu eta biharamunean, eta bukatuko da 2021eko ekainaren 30ean.

Orkoienen, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, Carlos Arróniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2011280