250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen espediente bat entitate honen 2020ko aurrekontuan aldaketak egiteko.

Espediente hori interesdunen eskura dago, azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Noain Elortzibarren, 2020ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2012183