250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

6/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko irailaren 24an egindako bilkura arruntean, udalbatzako kideen gehiengoaren bidez erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 6/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, obra inbertsio hauek egiteko: Molino kaleko espaloia zolatzea eta Virgen de Legarda kalean euri urak kanalizatzea, 96.151,07 euroko zenbatekoarekin, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinetik aparteko kredituaren bidez ordainduko baita eta, 110.000 euro, berriz, tokiko ekonomia bultzatzeko inbertsioetarako kapital-transferentzien aparteko funtsetik datozen diru-sarrerekin sortutako kredituarekin (irailaren 15eko 490/2020 Ebazpena, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiarena).

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 6/2020 aurrekontu-aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2020ko urriaren 13an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2011942