250. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Ekonomia eta finantza plana. Onespena

Leozko Udalak, 2020ko uztailaren 17an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen ekonomia eta finantza plana onestea.

Aintzat harturik zer txosten eta ekonomia eta finantza plan aurkeztu zituen idazkari - kontu-hartzaileak 2020ko uztailaren 14an, hizpide zuena ez zela bete gastu araua 2019ko aurrekontuaren betearazpenean eta 2020ko aurrekontuen prestaketan.

Ikusirik hark dioela ez dela bete gastu araua 2019ko aurrekontuaren betearazpenean.

Proposatutako ekonomia eta finantza planak bat egiten du apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 21. eta 23. artikuluekin (lege horrek hizpide ditu aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasuna), horiek lotuta egonik urriaren 1eko HAP/2015/2012 Aginduaren 9.2 artikuluarekin (agindu horren bidez garatu ziren aipatutako lege organikoan aurreikusitako informazio beharkizunak).

Ondokoa erabaki da, agertutako guztiak ados egonik:

Onestea Udalaren ekonomia eta finantza plana, eta adierazten da plan horren kopia bat jendearentzat ikusgai dagoela egoitza elektronikoan: https://leoz.sedelectronica.es/info.0

Iratxetan (Leotz), 2020ko irailaren 22an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2011274